Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

markagailu 1 iz zerbaiten egoera zenbaki bidez markatzen duen gailua.

Heldu da arraindegira, eta zenbakia hartu du, 45a; markagailu gorriak 28 adierazten du. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 169. orr.

Giro sargoritsua, hogeita hamabi gradu kaleko markagailu batean. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 24. orr.

Baina botoak zenbatzerakoan, Parlamentuko markagailuak ezezko bat jaso zuen. Berria - Euskal Herria   2006-02-07

2 norgehiagoketetan eta txapelkeketan alderdi bakoitzaren puntuak adierazten dituen markagailua.

Kantxa gaineko tresneria, saskiak eta markagailuak, Casillatik eraman dituzte, Bilboko Udalak utzita. Berria - Harian   2006-01-20

1/0 markagailuan eta sailkapenean lehen tokia. Herria   2001-11-01

Errugbian, Aviron-ek ekitaldi emankorra burutu du joan den larunbatean, Lyon-en kontra irabazi du bere zelaian, 33/28 markagailuan. Herria   2003-10-30

Segidan 13 tanto ezarri dituzte markagailuan, pariazaleak suntsituak utziz. Herria   2001-10-11

19/6 markagailuan bururatu baitzuten partida. Herria   2003-10-23

Markagailua: 5-0, 5-2, 8-2, 8-4, 9-4, 9-5, 17-5, 17-6 eta 22-6. Berria - Kirola   2004-10-17

Markagailua 19-24 zegoenean penalti bat bota zuen Ciudad Realek.Nafarrak aurretik izan ziren ia partida osoan markagailuan. Berria - Kirola   2006-04-23

Beltzak nagusi markagailuan eta jokatzeko moldean. Herria   2001-10-25

Arbela izaten zen markagailua, dotore askoa: bi marra lodi, klariona urdinez egina bata, gorriz bestea. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 20. orr.

· irud/hed Lehendakari gisa egingo nukeen lehenengo gauza, markagailua hutsean jarri eta alderdi demokratiko guztiei dei egitea izango litzateke, Estatutuaren erreformaren inguruan elkarrizketa prozesua abiarazteko Berria - Euskal Herria   2004-07-11

3 adierazten dena markatzen duen gailua.

Bihotz-taupaden markagailua da piezarik erabiliena: gailu elektroniko sinple bat, dagoeneko milaka eta milaka pertsona heriotzatik edo betiko elbarri geratzetik salbatu dituena. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 243. orr.

Ekimen horrekin loturik, liburu saltzaileek egutegi txikiak, afixak eta orri markagailuak banatuko dituzte. Berria - Kultura   2004-12-29

4 taupada-markagailu

Taupada-markagailu elektronikoak pultsu-sorgailu bat dauka. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 244. orr.

Bihotz osasuntsu batean, berezko taupada-markagailua osatzen duten muskulu-zelula multzo txiki batetik hedatzen da uzkurtze-mugimenduaren uhina. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 244. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus