Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Boluntario eskaintzen nuen neure burua nonbaitetik edozer ekartzeko edo norabait edozer eramateko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 93. orr.
Deliberatu nuen norabait behar nuela mugitu, bazter ikuska ibiltzea ez dela kalte. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina» - 51. orr.
Lagun haiek norabait aldendu zirela. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza» - 165. orr.
Besterik esateko astirik eman gabe, han abiatu zen Alex norabait. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan» - 42. orr.
-Aro hobea izan balitz, Magali, joaten ahalko ginen itzuliño baten egiterat horrat norabait. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina» - 93. orr.
Norabait ihes egin, iskiluak eskutan hartu. Txillardegi «Putzu» - 238. orr.
Gauzak jaso eta beste norabait joaten zen jendea. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 38. orr.
Eta orduan Mattek hemendik alde egin zuen beste norabait bizitzera, eta emakume harekin ezkondu zen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 72. orr.
Doazela ihesi beste norabait penitentzi bizitza egitera, Jainkoaren bedeinkapenaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 28. orr.
Uilek, erabat izuturik, beste norabait begiratu zuen; lotsaturik zegoen, hanka zikin zeukalako. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi - 64. orr.
Lehenago ere erabili izan duzu teknika bera, arreta beste norabait desbideratzeko eta metatutako tentsioa bat-batean botatzeko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 200. orr.
Beste norabait eramanak izan behar dituzte ni iritsi eta laburrera. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 115. orr.
Harik eta, behin etzanda, burua zurrunbilo zirimolatsuan hasi zaidan arte, eta mehatxuka, amildegi beltzen batera herrestan eraman nahiko banindu bezala, norabait beldurgarrira. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 126. orr.
Ondoren, bazkaltzera eramaten du norabaitera. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 276. orr.
Gure eginkizuna horixe baita: artemein Korintonko agure zahar hark egiten zuen bezala, astoa norabaitera gidatzea, horra gure lantegia! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch - 301. orr.
Lizarrako espetxean beste norabaitera eramateko edo askatasunean irteteko aitzakian aterako dituzte fusilatzera daramatzaten presoak. Jokin Urain «Errotarria» - 22. orr.
-Justina, egidan mesedea beste norabaitera joateko negar egitera! Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 153. orr.
bertze norabait (7); bertze norabait joanen (3); beste norabait (120); beste norabait begiratu (4); beste norabait eraman (4); beste norabait eramanen (3); beste norabait eramango (3); beste norabait eramateko (3); beste norabait eramaten (3); beste norabait joan (14); beste norabait joateko (4); beste norabait joaten (5)
norabait alde egiteko (3); norabait alde egiten (4); norabait begiratu (4); norabait begiratu zuen (3); norabait eraman (8); norabait eramanen (3); norabait eramango (3); norabait eramateko (3); norabait eramaten (4); norabait ihes egin (4); norabait iristeko (4); norabait joan (24); norabait joana (5); norabait joanen (3); norabait joango (3); norabait joatea (3); norabait joateko (8); norabait joaten (8); norabait joatera (3)
beste norabaitera (11)