Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saskipe 1 iz saskiaren azpialdea.

Oila-loka jaiki eta berriz saskipean jartzean, hartu bera eskuetan eta hiru gurutze arrautzen gainean eragiten zaizkio. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 103. orr.

2 saskibaloi saskiaren azpialdea.

Errusiarrek ez dute baliabide gehiegi saskipea ondo ixteko, eta Scolak garrantzi handia izan dezake hor. Berria - Harian   2005-05-06

Tituluak norberaren saskipea ondo zainduta hasi behar dira eraikitzen. Berria - Kirola   2004-04-17

Partidako minutu guztietan zehar burua argi edukitzeaz gain, jokoa saskipean oinarritu behar du Tauk. Berria - Harian   2005-05-06

Defentsa dute ardatz, baina talentua ere bai: Billups eta Hamilton apartak dira, Prince beso-luzea jokalari osoa eta Wallacetarrak, Rasheed eta Ben, ederki moldatzen dira saskipean. Berria - Kirola   2006-01-03

Pelaezek 23 puntu lortu zituen, Pagek 16 puntu eta zortzi errebote eta Ferragut ere txukun aritu zen saskipean: zortzi errebote. Berria - Kirola   2006-01-15

Fuenlabradaren bertute nagusiak talde jokoa eta saskipeko defentsa gogorra dira. Berria - Kirola   2006-01-15

Hutsune adierazgarriena greziarren saskipeko jokoa da. Berria - Harian   2005-05-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus