Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saskiratu, saskira(tu), saskiratzen 1 du ad saskibaloian, baloia saskian sartu.

Prigionik, Jacobsenek eta Hansenek defentsa estu hori ireki zuten kanpotik saskiratuz, eta hortik aurrera apur bat errazago jokatu zuen Baskoniak. Berria - Kirola   2006-03-09

Saskipetik saskiratzerakoan. Berria - Kirola   2006-04-25

Hiruko lerrotik gupidarik gabe saskiratzen hasi zen. Berria - Kirola   2006-04-20

Kanpokoek jaurtitzen zuten guztia saskiratu zuten, ia-ia. Berria - Kirola   2006-04-27

Splitter gelditzen badute Kornel Davidek bost metrotik saskiratzen du. Berria - Kirola   2006-03-15

Partida hura Perasek azken unean saskiratutako hirukoarekin irabazi zuen Baskoniak. Berria - Kirola   2006-04-26

Hiruko bederatzi jaurtiketa egin eta denak saskiratu zituelako Atenasen. Berria - Kirola   2006-04-26

Navarro Bartzelonako jokalaria, berriz, hasieratik hasi zen baloiak saskiratzen, eta Kataluniako taldeak 11-0eko partziala lortu zuen lehen laurdena amaitu aurretik (15-23). Berria - Kirola   2006-02-18

Azken bi laurdenetan 27 eta 28 puntu saskiratu zituen. Berria - Kirola   2006-01-24

Sartu zituen 15 puntoetatik 10 azken sei minutuetan saskiratu zuen. Berria - Kirola   2004-10-07

62 jaurtiketa saskiratu zituen jarraian, Lakerseko betiko onena, baina bi kale egin zituen bere partida onenean. Berria - Kirola   2006-01-24

Saskiratzerakoan ere dotore aritu zen McDonald: 35 puntu eta portzentaje ona jaurtiketetan: %68. Berria - Kirola   2006-02-26

2 irud/hed

Jasoaren agiria sinatu zuen idazkariaren boligrafoaz, eta jakanarruko patrikan saskiratu zuen, Corte Inglesen Parker bat osten den moduan. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus