Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

Pazifiko 1 iz Ozeano Barea.

Estatu Batuek Pazifikoan eztandarazi berri zuten hidrogenozko bonbari buruz jardun zuten segidan. Josu Landa   «Odolbildua» - 139. orr.

Polinesiarrek Pazifikoko uharteen artean itsastatzeko tour de force-a zertu zuten. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 426. orr.

FAOk atzo jakinarazi zuenez, bestalde, bihartik larunbata bitartean Asiako eta Pazifikoko herrietako 23 ordezkari Bangkoken (Thailandia) bilduko dira, gaixotasunari aurrea hartzeko neurriak eztabaidatzeko. Berria - Gaiak   2004-02-26

Gazte nintzelarik, gaiztaginek atakatu ninduten eta Pazifikorako bidea egiten zuen frantziar itsasontzi bati saldu ninduten. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 238. orr.

Beraien kasuan, etenak, bidaiak -Garonatik Pazifikoraino, Brasilgo kostaldeetatik pasatuz- lau hilabete iraun ohi zuen gutxienez. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 121. orr.

Bigarren joera handia nazioarteko merkataritzaren grabitazio-zentroa Atlantikotik Pazifikorako daramana da. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 65. orr.

Pazifikoko "su gerrikoan" kokatzen baitira ugarte gehienak. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 167. orr.

India eta Pazifiko aldeko indusketez zekiena izan zuen hizpide Cortok, baina apaiza ez zegoen antza oso interesatuta haren ekarpenetan. Iban Zaldua   «Traizioak» - 128. orr.

Pazifiko ekialdeko herrietan eta Sobiet Batasun ohian, adindunen urteko alkohol kontsumoa per capita 5-9 litrokoa da. Berria - Gaiak   2004-03-20

Hego Pazifikoko El Niño itsaslasterraren eraginak Europaraino heltzen direla ondorioztatu du Suitzako klimatologoek eginiko ikerketa batek. Berria - Gaiak   2004-10-22

· Era berean, Afrika, Karibe eta Pazifikoko gobernuei 500 milioi euroko diru laguntza ematea erabaki zuen atzo NBEk. Berria - Gaiak   2004-03-23

· 2 izond ozeanoez mintzatuz, Barea.

Kolonia britainiarretako esklaboentzako ogi-arbola bila bidali zuten Christian Ozeano Pazifikora. Berria - Gaiak   2004-10-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus