Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saguzar (orobat saguxar g.er. eta saguzahar g.er.) 1 iz Chiroptera ordenako ugaztun hegalari gautarra, mintzezko hegoak dituena.

Saguzarrak leku epel samarrak bilatzen ditu negua pasatzeko; buruz behera esekita jartzen da, ahalik eta kuxkurtuen eta hegaletan bil-bil eginda. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 105. orr.

Saguzarrak oinak gorantz dituela egiten du lo, zerua gainera eror balekio eusteko ahalegin guztiak egiteko asmoz... J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 130. orr.

Ohean zegoen izaki txikiak saguzarrak bezalako belarri handiak zituen. Saguzarren aldrak agertu ziren, dozenaka, ehunka agian, ilunabarreko argitan hegaldi nahaspilatsuan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 17. orr.

Tardarida saguzarren koloniak izugarriak izaten dira garai honetan, sinestezina badirudi ere, kalkulatu da 100.000.000 saguzar eme ume egiteko elkar daitezkeela Texasko bost leizetan. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 95. orr.

Saguzarrek txui, txui, txui egiten zuten. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 78. orr.

Nork ez du umetan zigarro piztu bat sartu saguzar baten ahoan? Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 39. orr.

2 (erkaketetan)

Georgek behin betaurrekoak hautsi zituen neskekin hizketan ari zela; alde egin behar izan zuen, saguzar bat bezain itsu. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 102. orr.

Beste gizaldi batetik iritsitako ahots batek hitz egiten zuela zirudien gotzain ospetsu hura bera, saguzarra baino zaharragoa. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 209. orr.

Esaten zuen bere lanera joaten zela, baina gelan sartuta egoten zen, saguzar bat bezala, inork jakin gabe. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 97. orr.

Oso mesedegarria izan da hura inguruan hegaldaka ibiltzea saguzar handi bat bezala. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 260. orr.

Batzuk buruz behera zeuden itsatsita eta bertan ageri ziren boxeolariek pertxa batetik zintzilik jarritako saguzar erraldoien antza zuten. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 35. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emeak gauez ehizara joaten dira, saguzar saldo izugarrietan. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 96. orr.

Dobbyk eskuez estali zituen bere saguzar-belarriak, kexu mintzatuz: [...]. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 20. orr.

Erakusleiho batzuetan saguzar-barez eta aingira-begiz beteriko upelak zeuden. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 69. orr.

Gorroto diat saguzar konplexua, ezta after-hour-etako bezero finenak izango bagina ere! Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 9. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hormetariko batean erreprodukzio kaskar bat zegoen, emakume gazte baten marrazkia ageri zuena, hegal eta guzti, banpiro-saguzar bat antzo. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

saguzar handi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus