Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ontziburu 1 iz ontzi bateko buru den pertsona. ik ontzizain.

Ontziburu ona zela erakutsi zuen orduan, atzamarra noratu zuen Irish Pride faltsu harengana. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 79. orr.

Atrakatzeko maniobrak iraun zuen tartean ontziburuak ez zion aldarri egiteari utzi eta, haren aginduek karraka otzandu egin zutela esan zitekeen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 56. orr.

-Astrolabioa -esan zuen ontziburuak-. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 38. orr.

Ontziburua kexu da antxoa bila gero eta urrunago jo behar dutelako, eta petrolioa gero eta garestiagoa delako.Txirrinaren zain daude, ontziburuak arrantzarako prestatzeko noiz aginduko zain. Berria - Harian   2006-04-30

Lotara joan dira bai ontziburua (Javier Ituarte), bai arrantzaleak. Berria - Harian   2006-04-30

2 (adizlagun gisa)

Harrezkero ez zen ontziburu joango, beste edozeinen ontzitan meneko baino. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 267. orr.

Aitak semeetako bat nahi zuen ontziburu, eta pilotu beste biak, hirurak adin egokian sartu ahala. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 204. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus