Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marko1 (orobat marku g.er.; Hiztegi Batuan marko agertzen da) 1 iz ispilu, margolan edo kideko bat bat inguratzen duen armazoia edo egitura finkoa.

Markoa objektu horren ertza da, lehenik eta behin, haren muga materiala, ukigarria. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 137. orr.

Markoaren ezkerreko aldera. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 85. orr.

Marko konkretua, marko abstraktua. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 137. orr.

Argazkiari automatikoki egiten zaion marko zuriak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 160. orr.

Nahi gisako markoak daude, gutxien uste izaterainokoak, baina italiar margolaritza klasikoan marko biribila erabiltzeko izan zen bolada handi bat kenduta, gainerako marko gehien-gehienak laukizuzenak izan dira. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 138. orr.

Walter Faber, ogia papurtzen ari, urreztaturiko marko baten barruan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 147. orr.

Kontuan hartzekoa da [...] zenbat erabiltzen diren filmetan gainkoadratze-teknikak (marko batean beste bat sartzeak: ispilua edo leihoa, adibidez). Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 148. orr.

Tximiniaren alde banatan, Quenu eta Lisaren erretratuak zeuden zintzilik, olioz eginak, apaingarriz josiriko marko obalatuak inguru zituztela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 90. orr.

Ispilu bikaina zen, sabairainokoa, urre-koloreko marko apainduarekin. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 187. orr.

Argazkiak zilarrezko markoetan. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 93. orr.

· Goioren aurpegia markoan ipinia bezala ikusten dut orain hegazkineko leihoan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 425. orr.

2 ate bat edo leiho bat ahokatzen den armazoi finkoa.

Salako atearen markoaren kontra bermatu zuen sorbalda. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 31. orr.

Makurtu, atea hartu eta erraz ipini zuen berriro markoan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 47. orr.

Tenpluetan kanpoko ateak eta beren markoak egiteko jarraituko diren arauak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1990. orr.

3 irud/hed

Bizar eta ile luzeak, marko beltzezko antiparra galantak. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 100. orr.

Sukalde honetako leihoa izango dela beti nire begien marko naturala. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 146. orr.

Kuhnek zientzia-jardueraren azterketarako marko berri bat ezarri zuen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 247. orr.

Horixe da Miranderen ideien marko orokorra. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 222. orr.

Proposatzen dugun marko teorikoa ez da, inola ere, halako batean sortu zaigun burubide apetatsua. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 29. orr.

Marko teorikoa eta aplikazio didaktikoa. Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Marko deszentralizatu batean oso ohikoa da horrelako akordioak egitea. Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Nazio ekonomiak munduko ekonomiaren markoan integratzeko prozesua da globalizazioa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 202. orr.

Elkarrekin hitz egin behar dugu marko politikoa aldatzeko; euskal herritarren borondatea izan dadila muga bakarra. Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Autodeterminazio eskubidea gauzatzeko marko juridiko-politiko berria. Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Horietarik bat, eta ez txarrena, da herria hiru marko instituzionalen artean banatua dela. Berria - Kultura   2004-05-05

Marko konparaezina lehorretik edo airetik begiratuta ageri dela beti postaletan. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 170. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ertz hori [...] beste gauza baten bidez indartzen da; marko-objektua deituko diogu horri. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 137. orr.

Marko aldaketaren eztabaidan Nafarroako Foru Hobekuntzak ez duela aldaketarik behar esan zuen Salanuevak. Berria - Euskal Herria   2004-05-08

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irudiaren ertza da; beste zentzu ukiezinezko batean haren zentzumenezko muga da; muga-marko bat da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 138. orr.

Kolore eta forma ugaritako argazki-markoak bihurtu zituen diapositiba-marko, erakusketarekin halako antzekotasuna izan zezan. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 269. orr.

Leiho markoak paratzen ari zen. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 109. orr.

Egongelako ate-markoa mila puska egin zen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 121. orr.

Elementu bati ez baina, erreferentzi marko orokor osoari dagokion aldaketa, egitura osoaren aldaketa, historiaren aldi osoa markatzen duena. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 16. orr.

Tesi horiek ahaztuxe eta baztertu samar daude gaur egun, beren kontzeptu-markoa (marxismoa, Althusserren eskola) arras (eta arrazoi gabe) ahazturik dagoelako batez ere. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 175. orr.

Pinu eta zedro erraldoiek, multzo zoragarrietan baturik, berdetasun marko xarmantean biltzen zuten ikuskizun hura guztia. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 304. orr.

Gobernu markoari eta joko arauei buruzko itun zabalak egiteko garaia da. Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Bitartekaritza honen xedea estatu espainiar zein frantziarrarekin elkarrizketa eta negoziazio marko bat zabaltzea litzateke. Berria - Euskal Herria   2004-05-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus