Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marko2 1 iz urrezko edo zilarrezko zenbait diruren izena.

Enrike III.ak hamalau mila marko zilarrezko atera zizkion Aaron-i, York-eko judu bati. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 57. orr.

Saldo gisa hamar mila marko zor balizkio, Frantziak bi eratan ordaindu ahalko lioke Espainiari: edota Espainiako hartzekodunei hamar mila markoko letrak emanez Holandako zordunen gainean, edota hamar mila markoko dirutza jenerotan bidaliz Espainiara. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 76. orr.

2 Alemaniako diru banakoa euroa ezarri zen arte.

Jakin dugu Alemanian diru kopuru polita kobratzen zela zakurren batek kalean eraso eginez gero (800 marko uste dut zirela). Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 84. orr.

Jo dezagun mila marko galdu dituzula. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 23. orr.

Dolarrak %30eko balioa galdu zuen markoari buruz, eta %36ra yenari buruz. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 168. orr.

Truke-tasak dolar bateko 150 yen eta 1,80 marko ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 169. orr.

Markoetan egiten ziren inbertsioen zenbatekoa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 95. orr.

Markoaren balioaren gehitzeak, bestalde, Bundesbank-en politikaren inflazioaren kontrako joera indartzen zuen, inportazioek nazio-dirutan zuten prezioa murriztuz. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 95. orr.

Ez bazioten uko egiten beren diruen markoarekiko parekotasuna defendatzeari. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 190. orr.

Utziko dizkidak hogei marko? Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zilar-markoa 49 libratan dagoela emanez gero, eta kobre-libra 20 sosetan. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 357. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus