Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasoitsu 1 izond sasoi betean dagoena. ik sasoi 8.

Eurokopako hiru aurrelaririk sasoitsuenak izango dira gaur aurrez aurre: Zlatan Ibrahimovic eta Henrik Larsson suediarrak eta Ruud Van Nistelrooy herbeheretarra. Berria - Kirola   2004-06-26

Gazte sasoitsu askok majo sufriarazi diote errusiarrari orain arte, baina odolkiak ordainetan eman zizkien atzo denei. Berria - Kirola   2004-05-28

NBAko talde sasoitsuena dela berretsi zuen atzo Phoenix Sunsek, hamargarren partida jarraian irabazita: 106-94 Toronto Raptorsi. Berria - Kirola   2004-12-28

Gazteak ere nekatzen dira eta akitzen, sasoitsuenak ere ahuldu eta erortzen. Elizen arteko biblia   Is 40,30

2 irud/hed

Festa kontuan, egia esan, irundarra naiz ni, eta hondarribiarra, hantxe eman bainuen nik neure festa-sasoia, 14 urtetik 22ra bitarteko sasoi ondo sasoitsua. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 131. orr.

Urte sasoitsua burutu zuen, aurrez, Urrezko Aizkorako bi txapelak eta Euskadiko Maila Nagusikoa irabazi zituelako. Berria - Kirola   2004-11-19

Jendeak elurraren berandua, udaberri sasoitsuan guztiz ezohikoa, zuen solasgai nagusi. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 157. orr.

3 (adizlagun gisa)

Eskarmentuz dakit, norbera sasoitsu ez dagoenean, emakumeek ere ez diotela beren sasoiari eusten. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 137. orr.

Sasoitsu nago, ez dut inolako arazorik. Berria - Kirola   2004-10-20

Orain ondo gaude, sasoitsu, gogotsu. Berria - Kirola   2004-12-03

Sasoitsu egon ezkero, hiru itzulietatik Giroa da egokiena niretzat. Berria - Kirola   2006-01-17

Hamar aizkolari aritu ziren lehian, Jaunarena ere agertu zelako, sasoitsu ez bazen ere. Berria - Kirola   2004-10-05

Sasoitsu egon ezkero, hiru itzulietatik Giroa da egokiena niretzat, Aitor Osa eta Gorka Gonzalez dira sasoitsuen dauden euskal txirrindulariak. Berria - Kirola   2006-01-17

Hamar aizkolari aritu ziren lehian, Jaunarena ere agertu zelako, sasoitsu ez bazen ere. Berria - Kirola   2004-10-05

Datorren asteburura sasoitsu iristea da helburua orain. Berria - Kirola   2004-10-12

Han lan txukuna egin, Euskal Herrira sasoitsu itzuli, eta Urkiolan edo Donostiako Klasikoan irabazita, poz-pozik erretiratuko nintzateke. Berria - Kirola   2004-05-04

Vuelta sasoitsu bukatu zuen, halere, eta sasoi horrek beste gabezia guztiak estali ditu. Berria - Kirola   2004-10-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sasoitsu egon (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus