Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paketatu, paketa, paketazen 1 du ad pakete batean bildu.

Ohetik jauzi egin eta apalategiko gauzak paketatzen segitu du, erdi biluzik, bere buruarekin hizketan ibiliko balitz bezala. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 98. orr.

Mutilaren gauzak jasotzen eta paketatzen lagundu beharko diguzu, Gregory. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 178. orr.

Herritarrek euren ondasunak paketatu dituzte, baina euren etxeetan jarraitzen dute. Berria - Harian   2005-08-16

Bitartean, kaxak egongelan pilatzen ari da, aukerako tresnak eta neguko arropak paketatu ahala. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 96. orr.

Jakin nahi nuke nola paketatuko dugun trastea. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 98. orr.

Tankeak upelak ziren berez, pinuzko kutxa handietan paketatuak hirurak. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 105. orr.

2 irud/hed

Beste animalia batzuk, ez baitute ura alferrik galtzeko (haiek, edo haien arbaso urrunek, alegia), asmakuntza argitsu bat egin dute, beren nitrogenoa azido urikoaren moldean paketatzea bururatu baitzaie. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 239. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Hain barregarri ikusten zituen, alde batetik, izar haiek, obelisko paketatu hura zintzilik zutela [...] non haien gainetik eta zeruko izar guztien gainetik sentitzen baitzen une batez, Nefertiti berraragitu bat balitz bezala, sentsazio hark bere autoestimua areagotzen zuela. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 155. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus