Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marmar1 (orobat mar-mar; Hiztegi Batuan marmar agertzen da) 1 iz hots jarraitua, arina eta ozentasun txikikoa. ik marmario; murmur.

Palmondoak, uraren marmarra edo txorien kantua. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 218. orr.

Herriaren marmar eta gaitz-esanetatik libratuko gara. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 116. orr.

Marmarra sortu zen greko-hizkuntzakoen artean hebreera-hizkuntzakoen aurka, haien andre alargunak eguneroko janari-banaketan bazterrera gelditzen zirelako. Elizen arteko biblia   Eg 6,1

Aditu dut israeldarren marmarra. Elizen arteko biblia   Ir 16,12

Soilik kazetariak egiten ari ziren elkarrizketen mar-marra entzuten zen. Berria - Kirola   2004-09-21

Marmarra isildu egin zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 274. orr.

Eta orduan bai, orduan marmarra baino, harrabotsa erne zen han bilduta zeudenen artean. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 16. orr.

Gure pobretasun santua hautsiz eta hurkoari marmarrerako bide eta etsenplu txarra emanez. Berria - Kultura   2004-03-31

· Apaldu egiten du telebistaren soinua, marmar antzeko bat uzteraino. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 101. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Inauterietan txolindutako jendearen marmar alaia ere entzuten zen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 60. orr.

Marmar handiak entzun ziren orduan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 168. orr.

Bat-batean marmar bizi-bizia entzun zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 204. orr.

Marmar apal bat irteten zen itxitako aitorlekuetatik. Batzuetan halako marmar sor batzuk aditzen zirelako haitzuloan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 299. orr.

Amonen otoitzen marmar jarraitua. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 10. orr.

Malda beheiti jo du jarraian, iraleku bakanduan barrena, uraren marmar hurbilaren bila. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 12. orr.

Begirada suminduak, marmar haserreak. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 251. orr.

Marmar etengabean ari zen bere buruarekin. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 179. orr.

Gauean marmar gozoan sumatzen dut lau emakumeek kantari lo harrarazten diotelarik. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 123. orr.

Hirigunera itzuli zenean berriz ere urdaileko harra marmar bizian zeukan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 173. orr.

Berrehun edo hirurehun kaputxadun bazeuden, denak marmar betean. Jon Alonso   «Euskal karma» - 28. orr.

Zehar-begiratu ilunekin eta amorraziozko marmarrekin. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 141. orr.

Orain Dylan izan da bere hitzen asmoak Nemesiori irakurri dizkiona, baina ez ditu osatu ahopeko marmarrera jausi diren esaldiak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 208. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Besoak gurutzaturik eta kopeta gogoetatsu, Jauregi Berritik Moskuko hiri zaharrera barreiatzen zen marmar hots urruna entzuten ari baitzen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 38. orr.

Hementxe... kaleko marmar hotsarekin entretenituta."Hortaz, iruditzen zitzaidan halako sentimenduaren jasaile izatea eta erantzun onik ez lortzea badela aski zigor, horrez gainera inoren marmar-iturri bihurtzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 20. orr.

Baina orain geriatriko marmar-muino honetan dut, inon izatekotan, zoriona. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 84. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskailera kiribil estu hartan gora igo ziren, gero eta zorabiatuago, azkenean beren gainean ahots-marmarra entzun zuten arte. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 85. orr.

Ez zaizkidak hontzak gustatzen, begiak ateratzen ditiztek! -esan zuen Danek, dendatik zetozen ahots marmarrak ez entzuteko ahaleginetan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 111. orr.

Gaitzespen-marmarra entzuten da begira daudenengandik. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 174. orr.

Ez daki tutik ere zer esaten ari ote den, baina lantzean behin etenak egiten ditu eta entzuleen adostasun-marmarrak entzuten dira. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 177. orr.

Dolu-gelan bildutako jendearen errezo-marmarrek kaleko ardaila estaltzea lortzen badute ere, [...]. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 223. orr.

Haren heriotzaz ez da haizatuko erru-marmarrrik, baizik are beraren amak du kargugabetuko egintza. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 185. orr.

Gu hantxe, faroak piztuta, egonean egon arren, atergabeko uholde haren jario-marmarraren pean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 101. orr.

4 marmar batean

Lurrera begira eta marmar batean aritu zitzaionez, ozenago hitz egiteko galdatu zion Ewing andreak. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 267. orr.

Arraina hartzera zihoala ordea, Dummy marmar batean hasi zen, amorratuta, buruari eraginez, besoak astinduz. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 111. orr.

Zapuzturik, ohetik jaiki eta marmar batean alde egin zuen gelatik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 283. orr.

Ikaztegi barrura sartu zen marmar batean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 227. orr.

Hirurogei bat urteko gizon bat mar-mar batean hasi da. Berria - Harian   2006-05-02

5 marmar egin

-Ai ene! -marmar egin zuen Harryk. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 158. orr.

-Faktore horiek, madarikatuak guzti-guztiak -marmar egin zuen Logrek. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 349. orr.

Zer demontre da hau guztia? -egin zuen marmar, hurbiltzen zen bitartean. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 349. orr.

-Orain, lanera -egin zuen marmar Jonathanek, Girolamo Cardanoren liburua harturik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 303. orr.

Osaba Vernonek marmar egin zuen entzuten ari zela adierazteko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 84. orr.

Marmar egiten nuen matraila ireki ezin duen piztia hausnarkari baten moduan. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 153. orr.

Aaronek eta nik ez dugu zerikusirik, gure aurka marmar egiteko. Elizen arteko biblia   Ir 16,7

Marmar egin zuen katuak, galdutako babesa eskuratu nahirik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 72. orr.

Ez bezate marmar egin, ez besterengatik gaizki esan, idatzia baitago: marmartiak eta gaizki esaleak Jainkoaren etsai dira. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 141. orr.

· Aditu du beraren aurka egin duzuen marmarra. Elizen arteko biblia   Ir 16,7

6 marmarrean [130 agerraldi 63 liburutan eta 2 artikulutan] marmar egiten. ik marmarka.

-Zer ari zara marmarrean? -galdetu zidan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 376. orr.

Hor ari da marmarrean oilategia garbitzen -esan zigun Adelak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 220. orr.

Ez, bera ez zen [...] emakume buruarinekin marmarrean aritzeko eta harakinaren ilaran bultzaka ibiltzeko sortu. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 186. orr.

Lisa eta Augustine marmarrean hasi ziren nazkaren nazkaz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 135. orr.

Israeldarrak marmarrean hasi ziren Moisesen eta Aaronen aurka, esanaz: [...]. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 204. orr.

Ez zuen bertzerik erran, baina bere mar-marrean sendi zen nolako herrarekin mintzo zen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 174. orr.

Gu geldi-geldirik egoten ginen, lo itxurak eginez, baina begiak zabal-zabalik, eta amona marmarrean entzuten genuen, biraoka. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 6. orr.

-Ahopeka otoitzean edo bere buruarekin marmarrean ari den amona xahar bat dirudi batzuetan. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 117. orr.

Eta marmarrean ikusten al gaituzu bada gu? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 116. orr.

· Beharbada Ivy kantu-marmarrean ari zelako soilik, ezer gertatu ez balitz bezalakoxe itxuran. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus