Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gerriko iz 1 gerria lotzeko edo soinekoak gerrian lotzeko erabiltzen den zerrenda modukoa.

Pintxodun gerrikoa eta talde ingeles baten izena kamiseta estuan. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 123. orr.

Prakak jantzi, gerrikoa lotu eta ahal bezain lasterren atera nintzen handik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 81. orr.

-Lotu gerrikoa, hartu nire makila eskuan eta zoaz! Elizen arteko biblia   2 Erg 4,29

Eskaileretan behera gerrikoa estutu zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 213. orr.

Gerrikoa janztean, Merivalek eskuak dardarka zeuzkan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 455. orr.

Arkitektoa, sakelakoa gerrikotik zintzilik, orubean zehar paseatu da. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 150. orr.

Presoak bere buruaz beste egin zuen, urkatuta, gerriko bat erabiliz. Uhala kendu eta soka bat hartu zuen gerrikotzat. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 508. orr.

Sakelako telefonoa praketako poltsikoan edo gerrikoari lotuta eramateak. Berria - Gaiak   2004-06-29

Ganibeta gerrikotik aterata. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 163. orr.

Liburua gerrikoan sartu, jertsea bota gainetik, eta harrapatutako liburuarekin etxera. Berria - Kultura   2004-01-17

Hilotzetako batek Eusko Gudarosteko ikurra duen gerrikoaren belarria zuen. Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Polizia baten gerrikoaren mihi metalikoaren dirdai berberarekin. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 83. orr.

Gerrikoaren zilarrezko belarria. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 438. orr.

Gonaren gerrikoa askatu eta mantala-aitzinekoa laxoago korapilatu arren. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 171. orr.

Betiko soineko klasikoa, iduneko borobila eta bizkarrean lotzen den gerrikoa dituzten horietakoa. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 161. orr.

2 (norgehiagoketetan)

1964ko otsailaren 25ean, 22 urte baino ez zituela, pisu astunen munduko gerrikoaren jabe egin zen Cassius Clay. Berria - Kirola   2004-02-25

Kolore bereko gerrikoarekin kantxaratu zirelako. Berria - Kirola   2004-08-07

Judo egiten nuen, gerriko beltza nintzen bai. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 224. orr.

Irabazleak txapela eta gerrikoaz gain urrezko domina, dirua eta Kutxaren trofeoa [...] jasoko ditu. Berria - Kultura   2004-05-22

Joan da Nantes-en egin den manifestaldi batetara eta bere "Miss Bretagne" daukan gerrikoa jauntzirik bertze guziekin aldarrikatu du Loire Atlantique departamenduak Bretainia eskualdean behar duela izan. Herria   2001-08-09

3 irud/hed

Ludiaren gerrikoan, ekuatore deitzen diogun horretan, bi klima jenero dauzkagu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 359. orr.

Izan ere gertakariak banlieu deritzon Parisko gerriko zabalean gertatzen ari dira, ez Parisen bertan. Berria - Harian   2005-11-06

Gotorlekuaren gerriko diren zuhaiztien artean. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 259. orr.

5.000 kilometro luzeko Gerriko Berdea sortuko duela adierazi du Txinak. Berria - Gaiak   2004-01-28

Inbertsioak Mendebaldeko "meatzaritza-gerrikoan" kontzentratzen dira (Kanada, Australia, Latino Amerika, Hego Afrika). Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 126. orr.

Ipar Amerikan eta Britainiar Inperioaren gerriko zurian ez bezala, kapitalen esportazioak, eskualdeotan, ez zetozen lehendik hasitako metaketa-dinamika bati eustera. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 55. orr.

Burdinazko Gerrikoaren inguruak erakutsiko dizkizuegu. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 122. orr.

Eguzki sistemako hamargarren planeta bide dena aurkitu dute: Lurretik hamar mila milioi kilometrora dago, Kuiperko Gerrikoa izeneko espazio zatian. Berria - Gaiak   2004-03-16

Kometa duela 4.500 miloi urte sortu zen, Eguzki sistemaren mugan kokatua dagoen Kuiper asteroide gerrikoan. Berria - Gaiak   2004-06-24

Ontziak ekaitzen uhinak ez ezik erradiazio gerriko berri bat ere aurkitu du Saturnoren inguruan. 25555

Ipar Amerikako eliza protestanteen eremuan, "Bibli Gerrikoaren Fundamentalismoan" iraun zuen tinko. 25556

4 (hitz elkartuetan leen osagai gisa)

Bat-batean mutikoak gerriko-belarria jaurti zuen ahotik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 438. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Segurtasun gerrikoak zein airbag-ak sorturiko erredurak ditu aurpegi eta bularraldean. 25557

.«Salba-gerrikorik» ez dezatela espero aurreratu die «itsasoan galdurikoei». Berria - Harian   2005-12-02

Gonbidatutako dama guztientzat kastitate-gerrikoak harribitxiz apainduak. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 228. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus