Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gerrilla iz ohiko armadaz kanpo antolaturiko talde militarra, ekintza mugatuak eta irispide laburrekoak egiten dituena.

Presoak bahituengatik trukatzea eskaini die Gobernuak gerrillei. Berria - Mundua   2004-08-20

Hamar urte dira gerrillan sartu zenetik. Berria - Mundua   2004-11-26

Era berean, FARCeko gerrilla taldeko buruzagia da. ik gerrillaburu. Berria - Mundua   2004-11-26

Gerrilla hutuko buruzagi Pierre Nkurunzizak. Berria - Mundua   2004-01-06

Kadiroven indarretako 7 kide hil ditu gerrillak. Berria - Mundua   2004-04-14

Bigarren Bigarren Mundu Gerran gerrilletan ibili zen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 268. orr.

Hiri-gerrillako komandoak. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 101. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus