Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sastakatu, sastaka(tu), sastakatzen [23 agerraldi, 14 liburu eta artikulu 1ean] 1 du ad sastakaia sartu. ik sastatu.

Behin, espaloian lo zegoela, gizon batek labanaz sastakatu zuen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 134. orr.

Christopher Marlowe hil arte sastakatu zuten taberna-liskar batean hogeita hamar urte bete gabe zituela. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 173. orr.

44 urte zituen eta mozkorturik zegoen Michael McMorrow sastakatu, hil eta Central Parkeko aintzirara bota zuten. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 48. orr.

Erasotzailea beste gizon bat sastakatzen saiatu zen Ego Gain kalean, baina ez zuen zauritu. Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Ganibeta haragian sastakatzeko gogo bizia sentitzen nuen. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 45. orr.

Goiz batez, bere dendan sastakatua aurkitu zuten Nizam u'l Mulk bisirra, errege-kanpamenduaren erdi-erdian. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 264. orr.

2 irud/hed

Begiradaz sastakatu zidan Fubukik barrua. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus