Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pedantekeria [14 agerraldi, 12 liburu eta artikulu 1ean] iz izaera pedantea; hitz edo egite pedantea. ik pedanteria.

Ez izan errieta zentzugabeen beldurrik; pedantekeria eta sineskeria ezabatu egingo dira betiko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 247. orr.

Alde komiko horrek, politika ika-miketan sarriegi nagusitzen den pedantekeria desegiten du. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 34. orr.

Ezin zen ametitu -beraien mania transzendentalistengatik, edo beraien pedantekeriagatik- sortze prozesuari buruz esaten zuten hainbat faltsukeria. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 161. orr.

Barka izenburuaren pedantekeria. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 68. orr.

Berrogeita hamalau urteko gizona izan, eta oraindik horrelako pedantekeriak eta petralkeriak dituenak, izaera du halakoxea, eta ohitura horiek inork ez dizkio kenduko. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 122. orr.

Apaizen eta apaizgaien ohiko pedantekeria horrekin egiten zuen gaztelaniaz. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 109. orr.

Txorakeria bat asmatu nuen, Quevedo, Gómez de la Serna, Valle-Inclán eta Francisco Umbral eltze berean nahastuz eta sikulu-saltsa bat eginez, pedantea eta jasangaitza, baina, hoberik ezean edo epaimahaikoak pedantekeria estilo quevedotartzat hartzeko bezain ergelak zirelako, lehen saria irabazi zuena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus