Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gerruntze 1 iz emakumezkoen jantzi mahukagabe estua, atorraren gainean jarri ohi dena. ik gorontz.

Ametsetan, gizon eta emakume zen aldi berean, eta emakumezkoen gerruntzea eta gizonezkoen litsekiko jantzia zeramatzan, biak. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 195. orr.

Kortsearen balea bizarrak markatzen zitzaizkion gerruntzearen ehun tinkatuan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 104. orr.

Oso gogor loturik daukat gerruntzea, eta gero josturen seinalea geratzen zait gorputzean. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 122. orr.

Gerruntze gorri batek eusten zien haren bularrei. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 30. orr.

Ez zuen gerruntze papar-zabalik soinean; eta lepoaren aurrealdean itsatsirik zeukan orratz handian irlandar ezaugarri bat ageri zen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 278. orr.

Hori omen da neska gazteen moda, esaten digu; kolore hori biziko painuelua; gerruntze motxa eta gona. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 15. orr.

Arropa garbitzen ari da neska bat [...] hauxe da haren jantzia: gona gorria eta gerruntze urdina. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 15. orr.

Barre egitean, sorbaldak eta bular handiak dardarka hasi zitzaizkion emakumeari, gerruntze urdin estu baten azpian. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 94. orr.

Lisa, ordea, biratu egin zen, eta Florenti begira-begira jarri zen, lepoa puztuta, bularraldeak gerruntzea lehertu zorian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 109. orr.

Lisa zoragarri zegoen, gerruntze eskotatua zuen, eta eskumuturrak palkoaren belus gorriaren gainean paratzen zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 374. orr.

Italiako emakume-jantzi luxuzko sentsualak eramaten omen zizkien Alemaniako emakume aurreiritzi gabeei; Alemaniako gerruntze luterano estuenak, Italiako emakume vatikanozaleenei. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 173. orr.

2 kortsea.

Gerruntzearen hagaxkena izan da kirrinka luzatu samar hori? Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 215. orr.

Lurrean bere gerruntzea ikus zitekeen, zinta arrosen korapilo batean bildurik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 128. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Amona leiho ondoko paretaren kontra arrimatu zen gerruntze-saltzaileari tokia egiteko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 174. orr.

4 gerrialdea.

Baratzean aritzeko bazuen oraino trenpe, aitzurra airoski bazerabilan, nahiz eta gerruntzeak errematismek minberatuak izan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 165. orr.

Matela guztia hanpaturik sumatzen nuen, eta orobat mindurik eskuak, ezker belauna eta gerruntzea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 318. orr.

Aldiz, mina gerruntze aldera zabaldu zaio, ezker giltzurrunaren gain ingurura. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 151. orr.

Nik ere min pixka bat bai baitut nire gerruntzean. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 53. orr.

Larrua du esnezkoa, gorputza liraina, zumea bezain zalua haren gerruntze fina. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 29. orr.

Hango jendeak larru beltzekoak dira eta abantxu biluzirik badabiltza, gerruntzeak oihal preziatuz gerrikatzen dituztela bakarrik. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 35. orr.

Hau irabazia Xalak baina gerruntze arrangura batzu ere bai geroztik. Herria   2005-04-21

Hau ere, astelehenean, ezinbertzez gelditu dute, Biscoubyk gerruntzetan krikako bat senditurik. Herria   2004-07-22

5 (balen aurkako) atorra.

Balen aurkako gerruntzetan zeuden gizonek ez zuten deus ere esan eta arma jaso zuen kasko beroak. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gerruntze (3); eta gerruntzeak (3); haren gerruntze (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus