Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pederasta 1 izond/iz gizonez mintzatuz, sexu harremanak haur edo nerabeekin dituena.

Gaztetan izan nituen irakasle pederasten mende nago! Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 28. orr.

Elizgizon pederasta asko homosexualak ziren. Berria - Gaiak   2004-02-21

Hasi da Dutroux ustezko pederastaren epaiketa. Berria - Gaiak   2004-03-02

Polimorfoak dira, hau da, arrek eta emeek txandaka jarrera aktiboa eta pasiboa har dezakete; pederastak dira, ar helduek ar gazte heldugabeak estaltzen dituzte; eme helduek eme samur heldugabeak limurtzen dituzte. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 71. orr.

Bortxatzaileak, tiranoak, parrizidak, pedofiloak, pederastak, genozidak, marikoiak, ateoak, antimilitaristak, nazionalistak inkluso, zer dira? Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 53. orr.

Eskolara piper eginiko umeak pederasta sadiko bat aurkitzen du, andregaitxoak dituzten mutilak gogor astindu beharraz mintzo zaiona. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 69. orr.

2 hed

Horietako % 3k (guztira 3.552.000) joera pederastak dituztela onartu dute. Berria - Gaiak   2004-02-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus