Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marmita 1 iz tupina.

Langile haiek herrietatik bizikletaz etortzen ziren egunero marmita hartuta pasta eta kafea eramateko. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 28. orr.

Lau marmita ziren guztira, hiru handi eta txiki bat, besteak baino zabalagoa: lehenengoak ura zeukan; bigarrenak sagarra; hirugarrenak azenarioa. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 266. orr.

Marmitan zopa eta okel puxka bana. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 152. orr.

Atelier mekanikokoei zinkezko pegar berezia, marmita mokodun antzekoa eginarazi zien, karga gutikoa. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 181. orr.

Eskulekuen kontra festagiroko soinua egiten zuten marmitekin. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 159. orr.

2 esne marmita

Anaia txikienak kargatzen zituzten esne marmitak bizikletaren eskulekuan, eta pozik eta txistuka abiatzen ziren herriko plazarantz. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 95. orr.

Han azaldu zen Cecilia, herriko azkeneko horma eta etxeen artean, bide zuritik aurrera zetorrela, esne marmitak eskulekuaren kontra joka ari zitzaizkiola Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 187. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus