Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sahats 1 iz leku hezeetan hazten den zuhaitz handia (Salix cinerea, Salix atrocinerea etab.). ik zume.

Nahas-mahas zegoen dena hor: astigarrak, madariondoak, sahats txikiak, urki gazteak, izeiak, otsaihena otsalizarretan kiribildurik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 364. orr.

Sahats zaharrek, itxuragabe bezain xarmagarri, ur-ertzean batzuk eta uretan bertan beste batzuk, beherantz makurturik zeuzkaten adarrak eta hostoak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 364. orr.

Urrutiratzen ikusi duzu, sahats abaildu baten lerdentasunaz. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 76. orr.

Belardia bezala haziko dira, ibai ondoko sahatsa bezala. Elizen arteko biblia   Is 44,4

Zuhaitz airosa da sahatsa; arin hazten da, ez agudo bakarrik, baita arinkeriarik gabeko airosidade lirain eta garbozkoan ere. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 158. orr.

Duintasunez, askatasunez, loratu zaigun sahatsa gure eskuan ez da ageri, bestek besoan daratza. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 207. orr.

Erleak babesteko, Erramu egunean bedeinkatutako sahatsezko gurutzea ipintzen da erlauntzean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 229. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zuloz josiriko sahats-enbor zahar bat. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 169. orr.

Sahats adarño edo makila bat lur umel samarrean sartzea nahikoa, zuztarrak agudo bota eta itsasteko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 159. orr.

sahats zurez eginiko gurutzea zuten hilobiak ikusi nituen, baita hezetasunagatik, sahats arbola bihurturiko hilobiak ere. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 206. orr.

Sahats-makilatxo batekin. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 119. orr.

Harryk sahats jotzailea ikusi zuen urrutian, adar batzuk euskarrien gainean lotuta zituela. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 78. orr.

Zumadi sarriek latz egiten dute itsasertza, zeinetan makal baso zabal naroak aurkitzen baitziren, gehiago lehen orain baino, han-hemenka haltz eta sahats sailez banatuta. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sahats jotzailea (11); sahats jotzailearen (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus