Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pegatina (orobat pegatin) 1 iz eranskailua.

Kartel, iragarki edo pegatinaren mezua lainoen artean agertzen bada edo garbia ez bada, nekez lortuko du bere jomuga. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 54. orr.

Kolore ezberdinetan eskuz margotutako hormak; kartelak, posterrak eta pegatinak nonahi. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 94. orr.

Herrietako besta komiteak banaka juntatuz eta materialak eskainiz (iragarki, pegatin eta bertze), euskararen erabilpen funtsezkoa sustatzeko. Herria   2003-06-19

Pelutxeak, egutegiak, mahai-jokoak, elastikoak, pinak, pegatinak, agendak, motxilak salgai. Berria - Kultura   2004-12-11

Txikiren ama ageri zen negarrez, semearen eta Otaegiren pegatina paparrean. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 182. orr.

Kontua da, hainbeste txukuntasunen artean, pegatina bat zegoela hormatzarretan itsatsita nonahi. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 57. orr.

Gerrari ez dioten pegatinak eman nizkien bi militar estatubatuarri. Berria - Mundua   2004-01-09

Pegatina adierazgarriak baziren ere: "Jesus nere kopilotoa da!" ala "Jaungoikoa maite baldin baduzu, ez ezazula zigarrorik erre!". Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 195. orr.

Manifestariek pegatinetan agertu zuten garai batean mundu osoko mugimendu antinuklearrak izandako sinbolo ezaguna. Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Koadernoa zabaltzerakoan, non ikusten dudan kontrazalean, suzkoa balitz baino erregarriago, auskalo noiz bertan itsatsi nuen pegatina! Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 107. orr.

Maiatzaren 13tik 20era iraganen dira kehen aldikotz Iparralde huntan Pegatinaren Egunak, Baionan. Herria   2005-05-12

2 hed

Janarien iraungitze-data jakinaraziko duen pegatina, adibidez. Berria - Gaiak   2004-03-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pegatina sorta (3)

pegatinaren egunak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus