Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

opaku (orobat opako; Hiztegi Batuan opaku agertzen da) 1 izond argia igarotzen uzten ez duena.

Haren aurpegia zapi arin eta opaku batek estali zuen, eta betiko orban gorri haiek besterik ez zen geratu; loreak ematen zuten. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 7. orr.

Berotzen saiatuz gero [...] kristaltze-ura galtzen du, opako bihurtzen da, eta bezero ergelek ez dute atsegin. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 248. orr.

Ke zirpiltsuak atoiontzien eta baporeen atzealdeari itsatsita egiten zuen hegaz, oso behean, ur opako eta berdekaran zehar arrastaka. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 393. orr.

Leihoko kristalak opako zeuden, eta beste aldean malko irudiko hari loditan irristatzen ziren tantak. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 34. orr.

2 irud/hed

Halako batean bi eztanda txiki eta opako entzun dira musikaren gainetik, xanpain merkeak egin ohi dituenen tankerakoak: motelak, kalaxkak, alaitasunik gabeak. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 21. orr.

Oi, begiratu bitxi, opako, hutsa, pentsamendurik gabea, eta hain ederra! Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 239. orr.

Itsasoak, doi bat asaldatua, olio kapa zabal baten dirdira opako eta astuna zeukan. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 58. orr.

Ezkutatzen ninduen zera hark ez zirudien isla zehatz-zehatza zuenik, poliki-poliki argituz zihoan gardentasun opako bat baizik. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gardentasun opako bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus