Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oda 1 iz Grezia klasikoan eta, musikaren laguntzaz kantatzen edo esaten zen olerki lirikoa.

Orain dela 2.600 urte, Laso Hermionekok sigma letrarik gabe idaztea deliberatu zuen Oda zentauroei obra, eta baita lana burutu ere. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 45. orr.

Bako Jorace izena (Quintus Horatius Flaccus) Horazio poeta erromatarraren parodia da, haren oda eta epodoetan Bakori buruzko aipamen ugari aurkitzen baita. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 285. orr.

Odak amaitzean hasten da, ordea, ahanztura eta benetako heriotza; hala zioten greziarrek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 377. orr.

Mundua mundu denetik kantatu izan zaizkio maitasunari odak. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 102. orr.

2 gehienetan ahapaldi edo zati berdinetan zatitzen den olerki lirikoa, eskuarki hats jasokoa.

Eta John Keats-ek, Oda urna greko bati delakoan, goragotik jotzen du: "Ederra egia da, egia ederra da". Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 175. orr.

Carduccik oda bat idatzi zion. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 284. orr.

Pozik idatziko nuke tragedia bat, nahiz soneto bat edo oda bat, baina arauak? Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 133. orr.

Odak egiten zituen ilargia bonbilla berezi batekin konparatuz. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 120. orr.

Errezitatu zion ene anaia Mattinek laudoriozko oda bat Villagrandeko dukeari. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 172. orr.

Egon behar izan du geldi, eta gauza asko bertsozkoak direnak, sonetoak, odak zailak dira hor dagoen eduki guztia emateko. Berria - Kultura   2006-01-28

Poesiaren eta pintxoen arteko lotura bitxi eta berritzailea, Pablo Nerudaren Lau Oda Elemental oinarri hartuz. Berria - Kultura   2004-10-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus