Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marra 1 iz seinale edo marka mehar eta estua, berez zuzena. ik arraia; arrasto; lerro.

Arkatz markatzaileaz hiru marra eginez, loro moduko bat marraztu zuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 48. orr.

Bi hiriak lotuz marra bat trazatu zuen errotuladore gorriaz. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 81. orr.

Bostetako argiaren hauts hegalaria tarte guztietatik, pertsianen marra guztietatik sartzen zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 192. orr.

Gorputza eta bisaia marra horiz pintatuak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 541. orr.

Marra baten luzera edo angelu baten zabalera bereizteko gaitasuna dutenak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 30. orr.

Reagan ingelesa ere heldu zen entsegu lerrora, baina entsegua egin aitzin, alboko marra ukitu zuen. Berria - Kirola   2004-03-07

Etxe berdin-berdinez osatutako lau lerroko auzoa, trenbidearen marra ibaiaren paralelo eta ibaiaren ezkerreko eremua fabrika pabiloiez betea. Jon Maia   «Riomundo» - 131. orr.

Gazteluko goarnizioak eta han bizi zirenek Biarnoko marra zeharkatzeko deus guti falta zutelarik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 215. orr.

Irakurtzen dudan bigarren aldia da, eta arkatzarekin egindako marraz eta oharrez beteta daude orriak. Iban Zaldua   «Traizioak» - 171. orr.

Sofan jarrita, egunkaria magalean, soa telebistaren 634 marra horietakoren batean galduta. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 169. orr.

Zein zirraragarria azkeneko errezelaren azpian sumatzen den gorputzaren marra! Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 242. orr.

Esku ahurrean ditugun marra horiek guztiak. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 29. orr.

Joneren begietako marrari erreparatu diot kliskatu dituenean. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 139. orr.

Errepikatzen diren marraz osaturiko marrazki bat. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 99. orr.

2 (izenondoekin)

Bi punturen arteko biderik laburrena marra zuzena dela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 176. orr.

Koadro bat marraztu du, lerro bertikalez erdibitu du koadroa eta, bi marra horizontal eginez, sei espazio utzi ditu koadro barruan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 56. orr.

Bere inguruan oinaz geldiro eta ia sentsualki zapaltzen zuen lurra, marra biribil bat markatzeko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 97. orr.

Koskarik gabeko gainalde bat, marra paralelo gurutzatuz betea. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 130. orr.

Puntuak marra jarraitu baten ordez. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 67. orr.

Bizarra ezin hobeto egin zion, azal-azaleraino, marra geometrikoak markatuz. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 55. orr.

Glosema terminoak "mintzo ezaugarria" esanahia duela onartzen badugu, zuzenago hitz egin ahalko dugu marra isoglosematikoez. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 246. orr.

Zuhaitz-landareen artean banoa aitzina, urratsen hatzek utzi marra birtual etengabea luzatuz. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 103. orr.

Marra zuri-urdineko korbata eta lastozko kapela. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 20. orr.

Traje iluna, marra argiz ildaskatua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 204. orr.

Marra txuri-urdineko jertse bat eta galtza bakeroak janzten ditu. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 167. orr.

Senarra marra lodiko pana zakarrez jantzita zegoen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 20. orr.

Françoisek pintzelik finena hartu eta marra bat pintatu zuen oihalean, marra zuri bat goiko aldean, marra estu luzea. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 153. orr.

Denak erakartzen zaitu, denak xoratzen, odaiertzaren marra leunak, zuhaitzen antolamenduak, hondarraren koloreak! Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 231. orr.

3 (zerbaiten muga adierazten duena.)

Biak ongi berezirik eta marra batek banaturik, gaua eta eguna bezala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 46. orr.

Hogei urteen marra zeharkatu ez duten gaztetxo aterpegabeak bagina bezala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 255. orr.

Aspaldi iragana dut mende erdiaren marra. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 28. orr.

Judua nintzela jakin nuenetik, ordea, ezinezkoa zitzaidan ongiaren eta gaizkiaren arteko marra argi bakar bat trazatzea. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 272. orr.

86 bidaiari gehiago askiko ziren Miarritzeko aireportua 800 000 ko marrara heltzeko jaz. Herria   2004-01-22

Ibex-35ek 8.000 puntuen marra gainditu zuen, eta, egia esatera, erdi miraria ere badirudi. Berria - Ekonomia   2004-01-20

Legaltasunaren eta ilegaltasunaren arteko marra gorria. Itxaro Borda   «Hiruko» - 90. orr.

Osaba, erdi jostetan bezala, eta apeza, berriz, bere atzaparrak zorrozturik, sagua noiz larrutuko, osabak dogmaren eta ortodoxiaren marra iragan bezain fite... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 226. orr.

Baina Isabel ezkondurik zegoen eta hura marra iraganezina zen enetzat. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 586. orr.

Ditxa hura marra eta muga orotarik haratago zegoela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 462. orr.

Milheresek lurretik jaso eta baloia marraz bestalde pausatu zuen. Berria - Kirola   2004-09-05

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lepoaren atzealdea igurtzi duzu, nazien kontzentrazio esparruan egin ez dizuten marra-kode tatuaia ezabatu nahian bezala. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 64. orr.

Zehaztasuna txundigarria zen, eta orobat marrazketa-abaila, marra-ekonomia eta marrazkien xarma eta estiloa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 202. orr.

Marra multzoak ziren, irudi figuratiborik gabeak, lehen begiratuan behintzat. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 107. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Distira marra bat gau beltza ezabatzen. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 130. orr.

Hegazkinen bat goi samarretik igarotzen fortunatzea da ona honelakoetan: atzetik gelditzen zaion lurrun marra xuriari erreparatu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 213. orr.

Ke marra meharra. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 14. orr.

Non dago bata eta bestearen arteko bereizketa-marra? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 41. orr.

Dialekto ezaugarriei "isoglosa marrak" edo "isoglosak" izena eman zaie. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 246. orr.

Oliba-olioa, ardoa, kafea, gure europar historiaren mugarri eta barneko muga-marra dira. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 81. orr.

Jardinari begirada bat botatzeko gelditu zen, elurturik eta ilargiaren argi zuriak argiturik baitzegoen, gainerako gauzen muga-marra beltzen barrenean marrazturik balego bezala. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 63. orr.

Zein dira, kritika horietatik, filosofia moralaren flotazio-marrari erasotzen dioten eztabaida nagusiak? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 211. orr.

Berehalaxe jakinarazi zion Harryri berak inoiz ikusitako bizi-marrarik laburrenak zituela. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 192. orr.

Haimar Zubeldiak ere lasaitu ederra hartu zuen helmuga marra pasata. Berria - Kirola   2004-07-10

Pilotalekuetan bezala, falta- eta pasa-marrak margo zuri nabarmenez marraztea. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 15. orr.

Haga-marrari hain hurbil izanik, zinez pena nuen entseiua ez markaturik! Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 51. orr.

Entsegu-marra iragana zuen, aski zuen lurrera joaitea entseguaren markatzeko eta lurreratu gabe eskapatu zaio baloia. Herria   2004-02-26

6 (morse kodean)

p = puntu / marra / marra / puntu. Txillardegi   «Putzu» - 81. orr.

Telegrafoetan, puntu eta marra, puntu eta marra jasotzen ziren berriak gero eta kezkagarriagoak ziren errepublikar gudarosteentzat. Jon Maia   «Riomundo» - 88. orr.

Noizbait, ordea, kolpetxo batzuk identifikatu nituen, puntu-puntu-puntu-marra-puntu-marra, transmisio baten bukaerakoak, eta ordutik aurrera ez nuen morse-hotsik entzun. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 213. orr.

Eta bihar beste apurtxo bat marra eta puntuekin. Txillardegi   «Putzu» - 78. orr.

7 (kokainaz-eta mintzatuz) ik lerro 5.

Dozena erdi marra eta kubata litro bi irentsi ostean. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 147. orr.

Hauts-marra bi egin ditut, berea nabarmen lodiagoa, eta aurpegira hurbildu diot. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 140. orr.

8 marratxoa.

Atzizkia hitzari zuzenean lotzea, apostroforik eta marrarik erabili gabe (Bizkaiko, eta ez Bizkai'ko edo Bizkai-ko). Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 117. orr.

Beste [hitz] batzuk, berriz, banatuta, baina marrarekin idaztea: apurka-apurka, gorri-gorri, plista-plasta, seme-alabak, Ezkio-Itsaso... Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus