Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marradun 1 izond marrak dituena.

Egun berean bereizi zituen Labanek aker marradun edo pintoak, ahuntz nabar edo pintoak eta ardi beltzak. Elizen arteko biblia   Has 30,35

Maiz begietsi zituzten lurra induskatzen zuten urde basatien bizkar marradunak. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 51. orr.

Berak ere presoen jantzi marraduna zeraman. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 97. orr.

Praka marradun zuri-beltz batzuk, nahikoa marazturik zeudenak. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 126. orr.

Ni nire elastiko marraduna jantzita abiatu nintzen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 232. orr.

Zurezko ferry txiki baten bizkarrean daude, toldo marradun baten azpian. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 77. orr.

Kartoi mehezko karpetatan behar bezala gordetako paper lodi marradunetan. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 125. orr.

2 izlag marrazko.

Beti txukun-txukun lisatutako marradun jantziarekin. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 155. orr.

Fudgek eztarria ozen garbitu eta bere marradun kapa hartu zuen. gona plixatu motzegia eta marinel marradun jertsea. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 43. orr.

Eta jantziak erantzi dizkiozu, zulotxodun kuleroak, marradun galtzerdiak. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marradun kapa (3)

elastiko marraduna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus