Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

satiriko izond satirari dagokiona; satira-lanak ontzen duena.

Hiru eratako eszena-motak daude: bata tragikoa deitzen dena, bestea komikoa, eta hirugarrena satirikoa deitzen dena. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2410. orr.

Arazoa izan zen satirikoegia gertatu zela, korrosiboegia, eta, ondorioz, konplizitatea izan zezaketen sektore batzuek Euskadi Sioux boikoteatu egin zuten. Berria - Kultura   2004-10-28

Poeta satiriko frantsesa. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 122. orr.

Rabelaisen edo Quevedoren luma satirikoetan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 111. orr.

Desiderius Erasmusek (1467-1536) Encomium Moriae (Erokeriaren gorazarrea) izeneko liburu satirikoa idatzi zuen 1511n. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 289. orr.

Lanbide hori etekin gutxikoa zela ikusirik, erreportajeak eta artikulu satirikoak idazten hasi zen Moskuko egunkari demokrata berri batean. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 6. orr.

Pantomima bat idazten hasi nintzen Simplicissimus aldizkari satirikoko estiloa antzeratu nahian. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 69. orr.

70eko hamarkadaren erdialdean sortutako beste kolektibo batzuek ikuspegi kritiko-satirikoa landu zuten bereziki, Golvanoren iritziz. Berria - Kultura   2004-10-28

Imintzio horiek oso ukitu garratza ematen zieten haren eztenkada satiriko ugariei. irribarreak ezpain-ertzak gorantz jasotzen zizkion, eta aurpegiak halako itxura satiriko, txorrotx bat hartzen zion. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 231. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldizkari satirikoak (3); astekari satirikoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus