Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

satirizatu, satiriza, satirizatzen du ad zerbait edo norbait satira gai bihurtu.

Juvenalek anitzetan satirizatzen zituen Erromako herritarrak, mesprezatzen eta gutiesten. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 159. orr.

Edouart Maneten margolanak defendatu zituen burgesen konformismo ergelaren kontra, Napoleon III.aren inperioa satirizatu zuen, kartzelaren gogortasuna salatu, apaizen hipokrisia agerrarazi. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 12. orr.

Arrakasta itzela izan zuen garai bateko eskola umore zorrotzez eta gupidarik gabe satirizatzen zuen lanak. Berria - Kultura   2006-02-28

Gehienbat aldizkari errepublikazaleak ziren, eta Carlos VII.a eta hark ordezkatzen zuen karlismoa satirizatzen zuten; askotan krudeltasunez. Berria - Kultura   2004-01-29

[Zolak] Edouart Maneten margolanak defendatu zituen burgesen konformismo ergelaren kontra, Napoleon III.aren inperioa satirizatu zuen, kartzelaren gogortasuna salatu, apaizen hipokrisia agerrarazi. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus