Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

normaltasun [392 agerraldi, 58 liburu eta 232 artikulutan] 1 iz normala denaren nolakotasuna. ik normalitate.

Normaltasuna oso kontzeptu aldakorra eta funtsik gabekoa da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 168. orr.

Normen normaltasuna eta estatistiketako normaltasuna. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 167. orr.

Preso bat da, normala da, normaltasun baten barruan dago. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 149. orr.

Baina gure ingurua normaltasuna da, nolabait esan, egunerokotasunean bizi dugun esperientzia erlijiosoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 263. orr.

Begi-bistakoaren normaltasuna eta ezkutukoaren misterioa. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 262. orr.

Bertzelako laguna nintzen, gure bizia normaltasunera bihurtu zenean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 193. orr.

Ematen zuen bizitza normaltasunera itzuliko zela hurrengo urtean, edo Hogwartsen izan ohi zuen bezalako normaltasunera, behintzat. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 276. orr.

Itxuraz hiria normaltasunera itzuli den arren, nonahi ikus daitezke gertatutakoaren aztarnak. Berria - Harian   2005-07-09

Borrokan hasi aurretik nekatu balira bezala, ez zuten normaltasunaren babes primitiboa apurtzerik lortu, eta bereziak izateko deituta zeudenak arrunt izaten jarraitu zuten. Pako Aristi   «Note book» - 107. orr.

Narratzaileak nahiago zituen edertasuna tarteka agertzen zuten emakumeak, hau da, xarma normaltasunaren atzealdean ezkutatzen dutenak. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 38. orr.

Normaltasuna uharte bat da, zikoizkeriaren eta asperkeriaren marrazoek inguratzen dutena, bazter guztietatik. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 199. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Normaltasun demokratikoaren ondorio diruditen gertaerak baino ez dira gertaera horiek guztiak. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 93. orr.

Ez dago ez normaltasun absoluturik, ez begi errugaberik, zeren ikustea eta interpretatzea, biak batera gertatzen baitira, egunero-eguneroko bizitzarik arruntenean ere. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 189. orr.

Neu ere, mantela mahai gainean zabaltzen ikustean, normaltasun osoz ate atzeraino joaten naiz eta normaltasun osoz ateratzen dut ogia poltsatik. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 52. orr.

Horrelako pertsonaia bati, nire ikuspegitik, ohiz kanpoko paisaia dagokio, kale nagusiak agindutako normaltasuna hausten duena. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 181. orr.

Komisarioa eta guardak etorri ondoko ustekabe-garaia iraganik, gauzak usaiako normaltasunera itzuli ziren. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 119. orr.

Eguneroko normaltasunean Victoriarekiko obsesioa pasatuko zitzaidala pentsatu nuen, baina ez zen horrela izan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 175. orr.

Orduan baretu zen giroa jangelan eta betiko normaltasunera etorri. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 75. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hain egunerokoa den keinu horretan ez dago ezer harrigarririk, amak, aitak bezala, normaltasun itxura eman nahi baitio egiten ari den guztiari. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 52. orr.

Normaltasun itxurari gogor eusten bazitzaion ere, gure buruzagiek bazekiten [...] arriskua hantxe zegoela, oso hurbil. Txillardegi   «Putzu» - 189. orr.

Normaltasun giroa zen nagusi, ez zuen inork interes handiegirik erakutsi nirekiko. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 18. orr.

Bikotekideen desioaren erritmoa bat ez datorrenean, baina, normaltasun irizpidera jo ohi dugu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 173. orr.

4 normaltasunez normal.

Beharrik, posta zerbitzua normaltasunez zebilen artean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 176. orr.

Zelula amak kaltetutako ehunetan txertatu dituzte ikertzaileek, eta horrelakoetan bihotzak normaltasunez lan egiten duela frogatu ahal izan dute. Berria - Gaiak   2004-04-27

Euskara «gero eta gehiago eta normaltasunez» erabiltzeko konpromisoa hartu zuen, atzo, Eusko Legebiltzarrak. Berria - Harian   2005-12-03

Euskal Herrian, euskaraz normaltasunez bizi ahal izateko. Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Liburu hau hiru hizkuntzetan egina da, euskaraz, espainolez eta frantsesez, Hurelek dionaz "normaltasunez", Euskal herrian girenaz gero. Herria   2002-08-01

5 ez-normaltasun iz

Portaeraren ez-normaltasunak eta berbaldiaren normaltasunak kontraste harrigarria egiten zuten. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus