Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

geruza iz 1 gainalde batean zabalduriko gai baten zatia.

Begiaren atzealdea geruza batez estalita dago: erretina. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 22. orr.

Tipula bezalakoak gara: geruza bat kendu eta beste bat agertzen da. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 229. orr.

Hiru geruza sortzen dira horma horretan, alegia kanpoaldeko bi aurpegiak eta beste erdiko betelana. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1170. orr.

Presaren ezkerreko aldea hareharrizko eta buztinezko geruzen gainean dago; geruza horiek oso egongaitzak dira, eta bata bestearen gainean erortzeko arrisku handia dago, magalaren maldak eta geruzen planoek alde berera egiten dutelako. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 170. orr.

Geruza batean lerradurak izateko arrisku faktorea kalkulatzeko. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 170. orr.

Horrek esan nahi du badela noski tentsiorik eta konpresiorik jasaten ez duen geruza bat bi gainazalen artean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 25. orr.

Geruza horren gainalde izurtsuak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 72. orr.

2 irud

Gatibu-zirak ere [...] ez zuen ezertarako balio: beste zama bat zen, beste geruza umel bat. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 169. orr.

Gauaren geruza sentitu zuen lurra estaltzen. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 54. orr.

Herriaren geruza oso zabaletan sartu eta barrentzen den premia. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 2. orr.

Baina gauzak eta munduak eta bizitza geruzatan eraikitzen dira, eta berak ez zekien artean hori guztia. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 20. orr.

Kondaira tradizionalen nahasmenduak gertaeren geruza sendo batekin estali zituenak. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 9. orr.

Gaztetan bihotza estaltzen duen geruza galmintza bezain xehea izaten da, eta hura zulatzea gauza erraza izaten da, begiratu bat aski, egoki esandako hitz bat, mutikoa dardarez jartzeko. Pako Aristi   «Note book» - 152. orr.

Lurraren kultu "ktonikoek" ustiatzen zuten bizitza erlijiosoaren geruza espiritualki sakonagoa, baina baita ilunagoa ere. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 232. orr.

Gauaren geruza sentitu zuen lurra estaltzen. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 54. orr.

3 (izenondoekin)

Espermatozoidea obuluan sartutakoan, geruza fin-fin bat sortzen zaio obulu ernalduari. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 26. orr.

Apar geruza zuri-zuri batek. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 117. orr.

Atmosferaren geruza altuetan. Berria - Gaiak   2004-08-11

Geruza mehe batez harriztatua zen zolan. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 268. orr.

Garatu ahala, kanporantz mugitzen dira epidermiseko zelulak, eta hil eta kanpoko geruza gogorra eratzen dute. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 71. orr.

Kanaberekin egin den geruza bikoitz horrek luzaro iraungo du. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3330. orr.

Larruazalaren parterik handiena dermisa da, geruza mamitsuago bat, 1,5-2 mm-ko lodierakoa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 71. orr.

Geruza babesle bat eratzea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 84. orr.

Hastapenetik oinarritu baita eboluzioaren teoria formen arteko erlazioetan, geruza geologiko bateko edo besteko izatean, enbrioi-garapenen erkaketan. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 118. orr.

Izatez, habe solido batean, bada eskualde bat geruza neutral horren gainean eta azpian, konpresio- edo tentsio-indar nahiko txikiak jasaten dituena habea kargatzen denean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 25. orr.

Argi hori geruza sentikorrera iristen bada berriro [...]. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 103. orr.

Epidermiseko zelula biziei, geruza basalekoei eta ingurukoei. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 72. orr.

4 (izenlagunekin)

Airearen goiko geruzetara igotzen zena. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 260. orr.

Erdiko geruza gehituta lortzen da hurrengo konplexutasun maila. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 15. orr.

Erretinaren atzealdeko geruza islatzaile horregatik. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 104. orr.

Elurrezko geruza trinko, gogor, distiratsuaren gainean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 142. orr.

Hareazko geruza batean ipinitako buztinezko bolatxoetan.   - 219. orr.

Nafta likidozko geruza bat zen, Angarako uren gainazala hartzen zuena eta harekin batera zihoana. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 403. orr.

Itsas txakurrek koipezko geruza baten babesa dutenez, beti daude bero. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 123. orr.

Hiru kareorezko geruza eta beste marmolezko beste hiru geruzarekin lana ondo sendotuta dagoenean. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3290. orr.

Bideak kosta inguruko gainetatik egiten zuen, mendia ebakiz, eta arbelezko geruza ia bertikalak uzten zituen agerian. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 41. orr.

Zentzutasunezko geruza lodi bat. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 270. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Azken batean, ezkatak arrainen gorputzeko kanpo-estalki zurrunak ez ezik, gizakien larruazaletik erortzen diren geruza-puskak ere badirelako. Berria - Kultura   2006-04-18

6 (hitz elkartuetan bigarren osagi gisa)

Lehenengo urteetan, hezurraren muturra [...] kartilago-geruza mehe batek bereizten du hezurretik. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 29. orr.

Biharamun goizean, ihintz-geruza azaldu zen kanpaleku inguruan. Elizen arteko biblia   Ir 16,13

Izotz-geruza batez estalitako ur putzuak. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 189. orr.

Hoztea nabarmenagoa eta sendoagoa denean, aire-geruza lodi samar bati eragiten dio. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 330. orr.

Mende bat baino askoz gehiago ez zuela behar izan beheko ur-geruzak sakonetik gainazalera irteteko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 26. orr.

Gainetik beste hartxintzar-geruza bat jarriko da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3210. orr.

Han ari ziren egosten apioa eta azenarioa tipula-geruzaren gainean.   - 182. orr.

Hauts-geruza lodi batek estalirik zeuden. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 96. orr.

Errauts-geruza batek sugarrek erretako lurgaina estaltzen badu ere. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 163. orr.

Zink xaflek barra hura inguratzen zuten metal geruza distiratsu batez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 157. orr.

Leihoak lauso-geruza mehe batez estaltzen ari ziren, ordea, beroaren goxotasunez.   - 342. orr.

Eta aurpegian, makillaje geruza lodia. Berria - Kultura   2004-09-10

Inoiz urdina izandako pintura geruzak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 106. orr.

Zikinkeria geruzaren azpian kolorea ezabatua zuelarik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 69. orr.

Isiltasun geruza batek estaltzen zituen gauza guztiak, ehun urteko zama gaineratuko bailien. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 137. orr.

Hain zuzen ere, "irudikatzea" eta hitza bera ere hain daude historiak utzitako esanahi-geruzez kargaturik, non zaila baita zentzu bakarra, zentzu unibertsal eta behin betiko bat ematea hitz horiei. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 99. orr.

6 ozono geruza

Ozono geruzako zuloa txikitzen ari den ikustea. Berria - Gaiak   2004-07-11

Ozono geruzaren zuloa: Larrialdi guztien ama da, Schellnhuberren arabera. Berria - Gaiak   2004-10-19

Ozono-geruzaren arazoa, uraren eta lur geruzaren kutsadura. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 307. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus