Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xamurtu, xamur(tu), xamurtzen da/du ad adkor samurtu.

Eloyk garagardo trago luzez xamurtu zuen eztarriaren lehorra. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 104. orr.

Zure sinplekeriak xamurtu egiten nau. Jon Alonso   «Euskal karma» - 69. orr.

Penaturik agian horrelako harmonia batek ez dituelako xamurtzen gizakien bihotz lokabeak. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 22. orr.

Oraindik ere segitu zuen igande askotan erakusleihoaren aurrean mekanoari begira-begira geratzen, aita xamurtuko zuelako itxaropenean. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 9. orr.

Iruzurren munduan tigrea trapuzkoa zela iruzur eta trikimailurik gabe erakusteak xamurtu egin ninduelako. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 228. orr.

Konprenitzen nuen beraren mesfidantza, baina berak batere xamurtzen ez gure elkar-ulertzea, zaletasunetan-eta beti bat ez gentozelakoa aparte utzita. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus