Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oparitu, opari(tu), oparitzen 1 du ad opari egin.

Ez dago gizonik bere askatasun zatia, on publikoaren mesedetan, doan oparitu duenik. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 30. orr.

Beraz, denbora oparitzea bizitza oparitzea da. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 35. orr.

Klubak liburu zoragarri bat oparitu dit, Nederlandar sagak eta elezaharrak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 14. orr.

Pistola seinalatu nion: "Nik uste nuen hemezortzi urte betetzean oparituko zizula aitak". Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 183. orr.

Varaderon Wilsonek oparitutako koralezko koilarea ipini duzula gaur goizean. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 66. orr.

Margoti eta niri paparreko orratz bana oparitu digu, zentimo bateko txanpon bat ongi apaindu eta distiraraziz egina. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 163. orr.

Zer gustatuko litzaizuke oparitzea nik? Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 60. orr.

Emazteak bizkarrez, zango artea zabalik, alua oparitzen zion, hasperen eta auhenka. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 156. orr.

Felicitasek bere lehen irri murritza oparitu zidan, kukuka, bere ezpain artetik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 101. orr.

Oparituko al didak esaldi hori poema baterako? Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 446. orr.

Maitasunaren esperantza konplizitatean hasten den jakitun, ez zidan konplizitaterik oparitu nahi. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 44. orr.

Ondotik, askaria oparitua izanen da jende guzier. Herria   2002-12-19

2 ipar

Olentzerok bere aldetik oparitu zituen haur guziak bedera bedera. Herria   2004-12-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitak oparitu (4); eraztuna oparitu (3); liburu bat oparitu (6); liburua oparitu (5); liburua oparitu zidan (3)

oparitu berri (3)

urtebetetze egunean oparitu (3)

aitak oparitutako (3); elsbethek oparitutako (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus