Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

satisfazio (orobat satisfakzio, satisfakzione g.er. eta satisfazione g.er.; Hiztegi Batuan satisfazio agertzen da) 1 iz poza, pozbidea.

Literatura egiterakoan satisfazio pertsonala du helburu. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 18. orr.

Satisfazio neurriz kanpoko bat nabarituko nuen, neure azal-zulotxoetarik gainezka. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 98. orr.

Txakur amorratua izatea da edozeri ostikadak ematea, eta horretan badago, bai, satisfazioren bat edo beste. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 227. orr.

Isilik denok -esan zuen, satisfazio maltzurreko begiradarekin-, entzun ditzagun ama batek bere umeei esango dizkien azken hitzak. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 180. orr.

Eman zidana baino satisfazio handiagoa espero nian. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 314. orr.

Gero, idazle bezala, bizirik dagoen zerbait egin dudala jakiteak eman didan satisfazioa eta batzuei balio izan diela, niri irakurritako liburuek balio izan didaten bezala. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 41. orr.

Satisfazioz egiten zuten garrasi, ikusterakoan Peterrek eskuekin hartzen zituela eurek botatako ogi-kozkorrak, ohiko moduan hartu beharrean, hau da, ahoarekin. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 243. orr.

Zertan ari nintzen jabetu zenean satisfaziozko irri bat marraztu zitzaion, ume batena irudi, dena ondo zihoalako pozik eta lasai. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 151. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Zer iruditu zaizu poema? -galdetuko luke erromantikoak satisfakzio aurpegia jarriz. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 153. orr.

Eta sinatzen ikusi nuenean, bere txapelarekin, gizon handi hura, satisfazio gaindosi batek eraso zidan eta malkoa atera zitzaidan. Jon Maia   «Riomundo» - 227. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus