Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indiferente izond/iz ezaxola, axolagabea.

Horra zergatik nahiago izan duten eraiki Jainko bat guztiz indiferentea, Bere borondate absolutuak kreatu nahi zuena baizik kreatu ez duena. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 71. orr.

Uste dut ez zela jendetza hartan begirada indiferenterik; begi batzuek jakin-mina adierazten zuten, gorrotoa besteek, eta, tarteka, malkoz betetako begiak ere ikusi nituen. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 17. orr.

Ekintza oro, berez, indiferentea da: bidezkoa ala bidegabea izatea, gobernariaren eskubideari dagokio. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 141. orr.

Zerrategian antolatu beharreko eskola beste gairik ez zuen, eta guztiz indiferentea zirudien bere jaiotetxeko horma eta bazterrekiko. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 132. orr.

Trukean, irribarre egiten zidaten, mundu handiko jendeak orori, adiskide, etsai nahiz indiferente, egiten dion irribarre horietako batez: hutsa eta fatala. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 101. orr.

"Indiferenteok ere nazkagarriak gara", esan liteke agian Célineren juzgua osatuz. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 203. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus