Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

normandiar 1 izlag/iz Normandiakoa, Normandiari dagokiona; Normandiako herritarra.

Erromaren erorikoaren eta normandiar konkistaren artean Britainian ziren zenbait komunitateren egoera eta zoria ikuspegi honetatik aztertzen da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 423. orr.

Beste normandiar abenturazale batzuk. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 267. orr.

Frantziar izeneko Taillefer normandiar juglareak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 267. orr.

Normandiar jatorriko andre honen senarra Settesoliko Grazian zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 434. orr.

Normandiar erara jantzita. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 43. orr.

Normandiar armairu baten pareko soina. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 94. orr.

Egun batean nire irakasle bat etxe aurretik igaro zen eta esan zuen polita zela, etxe normandiar tipikoa. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 40. orr.

Normandiar batekin ezkondua zen bigarrenez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 67. orr.

Normandiarrak lepoa bihurritu nahi zion gizon hari, baina haren intimitatean bizi zen, bestaldetik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 186. orr.

Normandiarren sakailatze beldurgarriek, esan dudanez, asko lagundu zuten sesio haiek buka zitezen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 336. orr.

Auzoan, Normandiar ederra esaten zioten, urdai saltzaileari Lisa ederra esaten zioten modu berean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 116. orr.

2 behe normandiar

Behe-normandiar nekazari bat ondoratu zitzaidan, eta San Migelek deabruarekin izandako eztabaida handiaren historia kontatu zidan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus