Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nahasmendu [329 agerraldi, 94 liburu eta 71 artikulutan] 1 iz gizarte bakearen edo orekaren nahastea eta horren ondoriozko egoera.

Genova Italiako hirian G8 delako bilkuraren karietarat gertatu nahasmenduen ondorioak dira orai ageri herri hortan. Herria   2001-08-09

Nahasmendu izugarria zegoen hirian, lantegietatik hasi eta bulegoetaraino, dendetatik plazetara. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 62. orr.

Egun bat osoa iraun dute piztu dituzten nahasmenduek. Herria   2001-05-10

Manifestaldi hori bururatzean, izan zen zalaparta eta nahasmendu. Herria   2001-10-25

Jainkoak bakea maite baitu eta ez nahasmendua. Elizen arteko biblia   1 Ko 14,33

Aldi hartan ez zen bake segururik batetik bestera ibiltzeko, lurralde haietako jende artean nahasmendu handiak baitziren. Elizen arteko biblia   2 Kro 15,5

Foruzaingoak agintearen aurkako atentatua eta nahasmendu publikoa delitua leporatu dio. Berria - Ekonomia   2006-04-13

Kantonamenduko jendarmeak nahasmendu haietara hurbiltzen ziren bakanetan, [...]. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 119. orr.

Hiri hortan, nahasmendu asko izana zen gau guzian. Herria   2001-08-09

Denek ikusten ere bazterrak inarrosaldi bat ederra hartu duela ainitz hiritan izan diren nahasmendu horiekin. Herria   2005-11-24

Nahasmendu handiko garaiak ziren Iparraldean. Itxaro Borda   «Hiruko» - 58. orr.

Dena gerla eta nahasmendu. Herria   2004-12-30

Eguerdi aitzin semearen etxean izango zen eta karrikako nahasmenduek ez zioten arratsaldearen bakea trabatuko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 55. orr.

2 zerbaiten, eta bereziki gorputzaren organoren baten, aritzeko eran gertatzen den aldaketa edo nahastea.

Garuneko beste alde batzuetako lesioek beste nahasmendu batzuk sor ditzakete sentimen nahiz mugimenean, mintzamenean nahiz pertzepzio-, ezagumen- edo oroimen-funtzio espezifikoetan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 71. orr.

Gaitz hori metabolismoaren nahasmendu bat da. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 134. orr.

Nahasmendu psikikoren batek sortua izan behar baitu nahi horrek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 247. orr.

Portaeraren nahasmendu arinak, sexu arazoak eta aberrazioak, sugestio eta hipnosi kontuak. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 50. orr.

Autismoak, garapenaren nahasmendua izanik, gero eta indar gutxiago du adinean aurrera egin ahala, eta norberak ikas dezake harekin hobeto moldatzen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 264. orr.

Forma genetikoa, gaitza duen gizabanakoaren edo familiaren baitan, beste nahasmendu genetiko batzuei loturik ager daiteke, hala nola dislexiari, arreta-faltaren nahasmenduari, nahasmendu obsesibo-konpultsiboei, edo Touretteren sindromeari. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 242. orr.

Nire pentsamenduaren nahasmendu izugarriari diot beldur, batez ere, nire arrazoiari, ihes egiten baitit, estura larri misteriozko, ikusezin batek zirriborraturik, barreiaturik. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 175. orr.

Niretzat glosolalia edo heterofasia edo buru-nahasmendu edo eldarnio itxura gaiztoko hura maldan behera zetorren. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 28. orr.

3 ordena- edo argitasun-falta dagoen nahaspila. ik nahasmen 2.

Frantziak inurritegi abarrakitu baten nahasmendu narrasa erakusten duenean. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 89. orr.

Hirian bazen mugimendu, non-nahitik etorri jendeen nahasmendu etengabea: saltzaile, marinel, jakintsu, aberats, pobre, etorkin, atzerritar... Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 91. orr.

Bitartean, biltzarra nahasmendu hutsa zen: batak hau eta besteak hura oihukatzen zuen, gehienek jakin ere ez baitzekiten zertarako bilduak ziren. Elizen arteko biblia   Eg 19,32

Herrira sartzeko nahasmenduan elkarrengandik bereiziak ziren. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 111. orr.

Hogeita hamar edo berrogei bat minutu luzez egon ginen hizketan, baina ez genuen ezer garbirik atera nahasmendu eta kezka geroz eta handiagoa izan ezik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 159. orr.

4 nahasmena.

Galderak nahasmendu handia sortu zion Clauderi. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 295. orr.

Nahasmendua eta asaldura gorabehera, printzesa gazteari ere desioa piztu zitzaion, eta esan gabe doa emakumeen irrika gizasemeena baino bortitzagoa izaten dela. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 127. orr.

Burua nahasmendu hartatik atera eta antolatzeko ahaleginak eginda, martxan jarri nuen automobila, eta aurrera egin genuen Urbieta kalean gora. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nahasmendu handia (5)

nahasmendua areagotu (3); nahasmendua zela eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus