Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marratu, marra(tu), marratzen 1 du ad lerro edo marren bidez markatu edo marraztu. ik marraztu 2.

Aldeetako grisune guztiak ezabatu zituen Ruche jaunak, eta bertikal bat marratu erpinetik oinarriaren erdiraino. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 51. orr.

Aitzinean eta aitzinetik ja marratua zaigun bidea segitzea aski delakotz. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 42. orr.

Bide zabal bat, beheiti doana, harri lauzek bi aldetarik marratua. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 52. orr.

Gidaliburuan marratua den gaurko ibilbidea berrikusten dut. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 129. orr.

Ekialdetik, Hatzar-Enanetik Xefameraino marratuko duzue muga. Elizen arteko biblia   Zen 34,10

Sudurra bekokiarekin lerrokatua, luze eta sendoa lepoa eta ezpain lodiak ongi marratuak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 124. orr.

2 marraz hornitu.

Zoko batzuetan, alde laiotz hezeetan, narrasti beltzak, horiak, moreak, zebra edo tigrearen erara marratuak pilatzen ziren. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 138. orr.

· Bat edo beste estalkitik atera eta, nire harridurarako, biniloa marratu gabe dagoela ziurtatu dut. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 100. orr.

Ez sukaldeko lanik, ez talanterik, ez erraki goxorik, disko marratua baizik ez dugu entzun Euskal Herriko politikan. Berria - Euskal Herria   2004-06-12

3 marraztu.

Errepidea utzi dut, bidexka bat hartzekotan ezker zedarri bat, bere maskorrarekin eta gezi ñimiño bat, harrian marratua. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 204. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Halako orrialdetik tigre marratuak begiratzen zigun, beste orrialde batean familia eskimalak igluaren ataritik so egiten. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 148. orr.

Soineko marratuekin. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 49. orr.

Nerabe bihurtu aitzineko neskato garai bat, jean gorri urratuekin, Keds zuri marratuekin, eta Kansas City Royals-en elastiko batekin jantzia. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus