Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nornahi [nornahi 146 agerraldi, 45 liburu eta 50 artikulutan; nornahik 115 agerraldi, 34 liburu eta 53 artikulutan; norknahi 0 agerraldi; nornahiri 40 agerraldi, 16 liburu eta 18 artikulutan; norinahi 0 agerraldi] 1 izord edozein pertsona. ik edonor.

Txoro klase horretakoak lasaiak izaten dituk arruntean, baina jelosaldi batek jotzen dituenean, nornahi garbitzeko gauza dituk. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 248. orr.

Nornahik ez ote dio hori egiten nornahiri? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 72. orr.

Nornahik zernahi obra zezakeen lurraldea. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 45. orr.

Nornahik gutien ustean ukan dezake buruko min poxi bat. Herria   2005-10-13

Hein hori nornahik biltzen duke noiznahi. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 172. orr.

Nornahik ez beharbada, baina anitzek ba anitz kasutan! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 72. orr.

Nornahik laster nabarituko zituen haurdunaldiaren seinaleak ez zituen oraino ageri eta zerbait egin behar zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 168. orr.

Nornahiri gertatzen zaio, zeinahi egoeratan. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 78. orr.

Betidanik zuen nornahirekin hizketan hasteko erraztasuna. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 50. orr.

Nornahirekin gelditzen da, hala laborari nola burges, zergez, uztaz nahiz familiaz solas gozoan ari bitartean, basokada bat arno zintzurreratzeko prest beti. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 68. orr.

Holakoei nik ez dut den gutieneko kasurik egiten, nornahitaz nolanahika baliatu nahi duten biziatu tzar batzuk baitira. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 19. orr.

Halako moldez, non, bere xede eta helburuen erdiesteko eta bidean aitzina egiteko, zernahiz eta nornahiz baliaturik, bide-eragozkarri guztiez libratuko baitzen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 47. orr.

2 (ezezko esaldietan)

Joanes Beltzuntze ez zen nornahi. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 157. orr.

Otsabideko laborari gazteetan Andde ez zen nornahi, eta horregarik Ttotte damu zen egoera argiari kasu gehixeago ez egina. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 112. orr.

Eskerrak ez nintzen nornahi. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 222. orr.

Ez zakela gero nornahi ekar gureganat. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 149. orr.

-Beraz ez duzu nornahi hautatu... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 12. orr.

Jaled Bradea andereak komitatu zituen bi emazte eta, jakin ezazue, ez nornahi. Herria   2005-09-29

Bazituen lekukoak ere, ez nornahi: Colin Powel amerikar segetario nausia [...]. Herria   2005-02-27

Oraingo denboretan pistola bat ez da nornahiren eskuetan ikusten. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 190. orr.

Ez du nornahik emaiten ahal holako sos-aldea! Herria   2001-01-18

Hori entzutean, Nikolas tiranoa txundituta eta izuz beterik geratu zen, eta beldur handia hartu zuen, hori esaten zionak ez baitzuen nornahi ematen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1050. orr.

3 (izen baten eskuinean edo ezkerrean)

Erromako Aita Sainduak berak larderiatzen ahal duela laiko nornahi. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 141. orr.

Azken batean, nornahi emakume delarik ere, hemendik at dago, telefono-hariaren beste aldean, eta ni hemen nago. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 105. orr.

4 nornahi ere1 nornahi.

Batzuk diote hori ezin egina dela, holakoetan sukarra aise jauzten dela eta nornahik ere burua doi bat galtzen duela... Herria   2001-01-25

Kalte gaitzak beraz, elkartasun mugimendu handi bat sustatu duten kalteak egia erran, holakoetan nornahik ere bere bihotz ona aiseago erakusten baitu. Herria   2003-12-11

Kalte gaitzak beraz, elkartasun mugimendu handi bat sustatu duten kalteak egia erran, holakoetan nornahik ere bere bihotz ona aiseago erakusten baitu. Herria   2003-12-11

Baina ezeren truke ematekotan, seme edo alaba batenaren truke emango luke nornahik ere bizia. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 60. orr.

Amerikanoak dituzte gehienik begietan bainan nornahiri ere aise oldartzen dira. Herria   2004-03-25

Harrigarri ere da funtsean nola ihardokitzen ahal duen, holako ibilaldi bat nornahirentzat ere biziki akitgarria izaiten baita. Herria   2001-05-10

5 nornahi ere2 (dela, zela edo kideko adizkiren bat bat tartekaturik)

Beraz, Ministro jeneralak, nornahi dela ere, ni neu bezalaxe maita eta benera dezala nahi dut eta agintzen dut, ahal dudan neurrian. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 128. orr.

-Tira, nornahi dela ere bere jabe, azti-familia zaharren bat izan behar, eta aberatsa gainera -esan zuen Fredek. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 31. orr.

-Nornahi zarela ere, hitz egin ezazu mesedez -esan nuen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 139. orr.

-Entzun, nornahi zarela ere. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 26. orr.

Nornahi zela ere, Harryk lagundu egin nahi zion. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 72. orr.

Nornahi zelarik ere bera bidetik apartatu nahi zuena, ongi ezagutzen zuen, bazekien bere puntu ahula zein zen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 190. orr.

Aurrerantzean hiriko agintaria, nornahi zelarik ere, behartua gelditzen zela urtero etxe hartako erreteila eta beharrezko beste konponketak egitera. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 564. orr.

Nornahi eta nonahi zela ere, kontent egoten ahal zen bere arrakastaz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 47. orr.

Baina nornahik zuelarik ere jurisdikzioa -erregeak, kondeak, grabioiak, zenturioiak, jaunek, elizgizonek-, inoiz ez zuten bakarrik epaitzen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 288. orr.

Zeren hiltzailea nornahi zela ere, itzuli egin baita eta berriro jendeari erasotzen ari baita... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 233. orr.

Nornahi izan zela ere, kanporatu egin zuten -esan zuen Malfoyk-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 189. orr.

· Lagun isekaria behor-eske dagoen zaldia bezalakoa: irrintzi egiten du beti, nornahi jartzen zaiola ere gainean. Elizen arteko biblia   Si 33,6

Legea beteko nuen zernahi eta nornahirena zelarik ere legea. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 162. orr.

Aurrerantzean hiriko agintaria, nornahi izanik ere, behartua gelditzen zela etxe hura konponaraztera. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 642. orr.

6 nornahi ere3 (dela, den edo kideko baten ezkerrean)

Orain ulertzen dut zergatik zeuden norbanakoak, nornahi ere zirela, eginbehar berberen mende eta legeen errespetu berbera izatera beharturik. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 171. orr.

Baina esperientzia denez geroztik, ez da dudarik urteek zorroztu didaten ikusmena bera ere, nire-nirea izanik, eztabaidagarria eta kritikagarria dela, segur bainaiz bakoitzaren esperientzia pertsonala, nornahi ere den hau, ezin dela besterengana hedatu. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 36. orr.

7 nornahi den

Lutheroren eta osaba Joanikoten iduri batua zen, beraz -Lutheroren gorputza eta osabaren bisaia-, izugarria, nornahi-den dar-dar ipintzeko modukoa, suaren argi-itzalen magalean sufrimenduak eta bakardadeak bere habia aurkitu balute bezala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 439. orr.

· Egia erran, hautetsiek ere, nornahi izan diten, ez dute mirakuilurik egiten ahal! Herria   2004-03-18

Chirac -edo, nornahi izan dadin, Errepublikako presidenta- legeak baino gorago dea? Herria   2001-04-05

· Zirkinik ere egin gabe, joka utzi nuen telefonoa, deiegilea, nornahi zela, aspertzeko ustean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus