Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

opera1 1 iz musikaz erabat hornituriko antzerki lana; lan horiek osatzen duten generoa.

Opera hasi baino bost minutu lehenago eskatu zien ahots gozo batek bozgorailutik, arren, itzaltzeko telefonoak. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 11. orr.

Hamahiru urte zituela ekin zion lan zailagoak sortzeari; esaterako, musika adituak txundituta utzi zituen ekitaldi biko opera: Los esclavos felices. Berria - Harian   2006-01-28

Opera bat idatzi zuen, musika eta guzti. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 26. orr.

Orobat esan zion bigarrenez ere ikusi ahal izango zutela Madama Butterfly, Pucciniren opera, lehenago ere malkoak isuraraziak zizkiona. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 176. orr.

Wagnerrek Grialaren kondaira oinarri hartu zuen bere opera batzuetarako. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 254. orr.

'Tristan eta Isolda' opera muntatzen. Berria - Kultura   2004-06-23

Gero, egun batean, haren telegrama jaso nuen; operako libreto baten antzekoa zen: arranditsua, hutsalaren hutsalez arriskutsua, eta gezurtia. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 9. orr.

Mozarten Don Giovanni operako zati solteak jo eta jo. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 150. orr.

Tina Gorinak ere sekulako lana egin zuen La Sonnambula operako ariekin. Berria - Kultura   2004-09-21

Lyongo Operako Baletak ere eskainiko du emankizun bat. Berria - Kultura   2004-12-23

Haiekin batera, opera, musika klasikoa, zarzuela eta dantza eskainiko ditu auditoriumak. Berria - Kultura   2004-11-24

Asko gustatzen zitzaion opera osaba Xabierri, askotan joaten zen Bilbora gure aitona eta izebekin Arriaga teatrora. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 112. orr.

Opera ez dut biziki maite; "ronflant" kausitzen dut hori. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 226. orr.

Ez dut maite homosexualez eta operaz futitzen den jendea. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 142. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haren opera maiteenaren libretoa, Aristofanesek idatzia, laburra da, sinplea eta eraginkorra. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 149. orr.

Saforen azkentzea izeneko opera dramatikoa konposatu zuen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 133. orr.

"Ernestine" opera komikoa (1777), ikusleek gogor gaitzetsitako libretoa. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 11. orr.

Niretzat Rossiniren lanik onenak opera serioak dira. Berria - Kultura   2004-08-31

Opera bufoa da, eta, estilo horri segika, hiru pertsonaia asmatu ditut, hiru satiro. Berria - Kultura   2004-05-21

Opera Inperialeko zuzendaria. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 91. orr.

Pentsa zitekeen opera-abeslaria hurbiltzen ari zela, eta opera serioa, benetako opera, orduantxe hasiko zela. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 179. orr.

Errepertorioko hiru opera aurkeztuko ditu OLBEk: Nabucco, La Sonnámbula eta La Boheme. On bidetik etorri zaigu opera modernoa bel cantoa-ren gotorlekua den Bilbo honetara. Berria - Kultura   2004-05-15

Opera zaharrak kantatzen entzuten egoten ziren. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 59. orr.

Bere opera politikoetarako libretoak idazten dituztenen izenak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 51. orr.

Opera italiarraren zalea baitzen oso. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 120. orr.

Sasoi horretan nagusi ziren opera rossiniar eta belliniarretatik bereiz zitekeen lana zen Berria - Kultura   2004-03-06

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik operistiko.

Parisen ia gauero egiten ziren opera emanaldiak. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 18. orr.

Ikusmin handia dago gaur Alemaniako Bayreuth hiriko Opera Jaialdia abian jarriko duen Richard Wagnerren Parsifal operaren emanaldiaren inguruan. Berria - Kultura   2004-07-25

Bilboko elkartearen hurrengo opera denboraldian. Janariarekin batera hiru biolin-jotzaile azaldu ziren, hirurak ere opera-konpainiakoak, senar-emazte berrien omenezko eztei-doinuak joka. Berria - Kultura   2004-05-15

Wielizcka, izan ere, Gatzezko Opera-Etxe gisa zen ezagunagoa. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 257. orr.

Caruso bera kantatua zen opera-antzoki hartan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 352. orr.

Opera ekoizpen handiak ez dira inoiz Nafarroan ikusi, Nafarroako Jaialdien garaian ez bada. Berria - Kultura   2004-05-06

Gioacchino Rossiniren La donna del lago opera lana gozatzeko aukera izango da aste honetan Donostian eta Iruñean. Berria - Kultura   2004-08-31

Astean behin, opera obrak ikustera joaten zen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 120. orr.

Kamarako musika eta opera piezak jotzen zituen talde batean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 133. orr.

Albertok kanporako bidea hartu du, opera zati bat txistukatuz. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 160. orr.

Opera-kantari baten atzetik Italiara alde egin zuen aitaren ahaide aberats batzuen semea omen zen Kurt. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 158. orr.

Ontziko kide bat da, opera-soprano ospetsu bat. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 171. orr.

Bordaleko Opera abesbatza entzunen da. Herria   2003-12-04

Doi-doi izan zuen denbora opera ikusleak herioa deika zuela ohartzeko. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 12. orr.

Schlingensiefek ez du orain artean urrats askorik egin opera zuzendaritzaren arloan. Berria - Kultura   2004-07-25

Ainhoa bere opera jantzian, takoidun zapatekin Central Parkeko zelaia mukuru betetzen zuen jendearen artean bidea irekitzen. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 134. orr.

Benjamin Brittenen Peter Grimes lana taularatuko du Opera Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE) datozen egunotan Euskalduna jauregian. Berria - Kultura   2004-03-26

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gauza ederra izango zatekeen gizartera garaile itzultzea, ganbera-opera bitxi eta txiki baten egile gisa. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 274. orr.

Benetan idatzi nahi duena musika da: Byron Italian, gizasemearen eta emakumearen arteko maitasunaren inguruko gogoeta bat, ganbera-operaren gisara egina. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 11. orr.

5 operak emateko eraikiriko antzokia.

Operako palko batean gizonezko lagun batekin eserita nengoen, eta zu aldamenekoan. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 48. orr.

Atzo operan izan nintzen Merteuil andrearekin. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 128. orr.

-Operara joan nahi nuke -esan nion-, baina ez daukat oraindik txartelik... Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 152. orr.

Opera da idazlan honetako gertakizun askoren gertalekua eta haren oihartzuna eta aipua sarri agertzen dira. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 18. orr.

Ni ere operan egon behar nintzen orena heldu zenean, bihotza nahi gabe hertsatu zitzaidan. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 70. orr.

Dantza irakasle izana zen Operan, Luis XV.aren garaian. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 132. orr.

Lehenengoa erdigunea da: opera, katedrala eta horrelakoak dituena. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 29. orr.

Ondoren, Orienteko plazara gurutzatu genuen, eta handik gora, Opera inguruan buelta bat emateko proposamena egin nion, Madrilen atseginenetakoa dudan alderdia delako. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 90. orr.

Edozein lekutan geundela -Notre Dame-n, Opera-n, Parisek dituen hainbat ikusgairen aurrean-, etengabe zetorkidan burura zein pozgarria zatekeen gauza haiek biok batera besotik helduta ikusi ahal izatea. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 351. orr.

Isiltasun hitzartua da; operan, eszenatokia hutsik gelditzen denean bezala, orkestraren zazpi konpasetan zehar, zehatz--mehatz. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 235. orr.

· Gaztea hatsanka zetorren, Opera Plazatik ibilgailuaren atzetik lasterka joan eta gero. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 334. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus