Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

satsu 1 izond lohia, zikina.

Txakurrek ere jango ez zuketen usteltasunez elikaturiko piztia satsua. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 344. orr.

-Lakuaren urik gardenenetan ere apoak eta igel satsuak ez daude geldi... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 598. orr.

Etxe hartan indiarrak arratoi satsutzat zituztela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 575. orr.

Amona Màliak bereizkeriarik gabe gordeak zituen arropa fin-finak zein pilda satsuak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 37. orr.

Gainera, hondakin satsuen, jaki ustelen eta graka zikinaren zaletasun nabarmenak ez dio batere mesederik egiten euliaren irudiari. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 65. orr.

Hor goiko ortzi garai bipila, urrezko suz apainduriko sabai maiestatetsu hori, hara, ez zaidak niri lurrun-bilkura satsu eta kirats bat besterik. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 93. orr.

Bizi ohe zoldatsu baten ustel-izerdi kiratsean, lizunkeriaz irakinak, maite-maite eginez heia satsu baten... Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 151. orr.

Amorioak bakarrik atera diezaioke, halatan, baita materiarik satsuenari eta zantarrenari ere, urre distirarik distiratsuena. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 384. orr.

2 irud/hed

Egosketak zerion usain satsu tristea aditu zuen berehala, eta pentsatu zuen apika arrazoi izan zezakeela apaizak, infernuan sufre-usaina zegoela zioenean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 216. orr.

Gaixotasun satsu batek jo duen eria bezala. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 158. orr.

Klararen arrazoi satsuetatik ale garbirik ateratzea ez zen erraza. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 338. orr.

Onartu behar da ere hurko lagunarentzat bizimodu satsuenetaz kapable dela gizona, sokorri errefusatze, lapurtze, bortizkeria, borroka, hiltze. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 124. orr.

3 (izen gisa)

Satsu eta zentzugabeak ez dira hortik ibiliko; bidsaturatzde santua deituko zaio. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus