Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pelbis iz enborraren oinarria osatzen duen hezur eraztuna.

Hori konpontzeko, giza espezieak femurra luzatu eta pelbisa zabaldu eta laburtu egin behar izan zituen. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 226. orr.

Horrek aldaketa handiak ekarri zituen, bai beheko gorputz adarretan, bai pelbisean, bai ipurmasaileko giharretan, bai bizkarrezurrean eta baita lepoan ere. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 225. orr.

Pelbisaren formagatik ondorioztatu dugu emakume batena dela eskeletoa. Berria - Gaiak   2004-10-29

Lepauztaia apurtu zuen, pelbisean fisura du eta ornoak kolpatuta ditu. Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Ezin zuen erditze normala izan; zailtasunen bat izan behar zuen; pelbisa estua izatea, zerbait. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 306. orr.

Lehenik bere espartinak, gero bere aztal biluziak, eta izterrak, ikuspegi murriztu hartan ere lirain askoak, ondoren bere pelbis galtza bakero atezatuetan hertsia. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 172. orr.

2 pelbisaren bi albo hezur handietako bakoitza.

2003ko otsailaren 26an tumorea atzeman zioten eskuineko pelbisean. Berria - Euskal Herria   2004-10-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus