Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saturazio 1 iz saturatzea.

Egungo merkatuen saturazioak, petrolioa, gasa, ura eta beste zenbait natur baliabide kontrolatzeko gerrak globalizatzeak, [...] hainbat trinomio osatzen dute, esate baterako pobrezia, enplegua eta kultur aniztasuna hirukoa. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 81. orr.

Egun bizi dugun saturazio informatiboa da zentsurarik perfektuena askotan. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 120. orr.

Bi erretorika edo mito horien inguruan gertatu den saturazio mediatikoa dela eta, [...]. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 90. orr.

Metaketa-mugimenduak eta euren saturazio geldoak. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 9. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Saturazio maila batera iritsi, eta, lurrina pilatu zaiolako. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 276. orr.

Kristau Eliza saturazio-punturaino helenizatua zegoen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 164. orr.

-Telebistak sor dezakeen saturazio-mugaz jabetuz. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hurrena berriz, informazio saturazioa, horrek ere informaziorik eza dakarrelarik, noski. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus