Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indioilar 1 indioilo arra. iz

Zaldi bat ilargi-argitan grauska bazkan ari, eta esparru berean orkatz bat, baina zaratarik ez, eta urrunxeago ahardi beltz bat, eta indioilar bat, oinazturak izutu eta derrepente makakorroka hasi zena, eta harantzago antzara batzuk, indioilarrak asaldaturik, beraiek ere marraka. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 56. orr.

Indioilarra aterpearen aurreko esparruan, eta haren kurrixkak, tximistak atsegin ez dituelako. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 250. orr.

Paumak indioilarra lurrean etzanda eta lepoa luzaturik ikusten duenean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 76. orr.

indioilar bikainen haragi samurra. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 273. orr.

Hiru indioilar bikain, urdinez pikardatuak bizarra moztu berriko kokots baten irudira, bizkarraren gainean zeutzan lo, zintzurra josia, beren isats zabalek eratzen zuten haizemaile beltzean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 272. orr.

Indioilar errearen usaina aditzen zen nonahi. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 78. orr.

Indioilar industrialen hankak desitxuratuta daude. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 85. orr.

Indioilarren lapurrak haiek biak ziren, bera eta txakurra. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 98. orr.

Indioilarrak hazten dituen etxalde batean kutsatutako hegaztiak dauden susmoa ere azaldu zuten atzo agintariek. Berria - Gaiak   2006-02-24

Ostegunean bi etxaldetan hildako 1.000 indioilarrak H5N1 birusa zutela esan zuen atzo Israelgo Nekazaritza Ministerioak. Berria - Gaiak   2006-03-18

11.000 indioilar zituen haztegi batean aurkitu dute birusa. Berria - Gaiak   2006-02-25

2 (hitz elkartuetan)

Indioilar-jate haien ondoren, [...]. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 27. orr.

Indioilar haragizko sandwich bikoitzak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 29. orr.

Haren okelaz ospe handiko "quaiëtta 'd pitô" (indioilar-opil) semi-ritual bat atontzen zelako Pazko jaietarako. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 21. orr.

Indioilar-bularki hotz horrek itxura ona du... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 134. orr.

Azaz, sagarrez, pernilez, pepinoz eta tomatez eta indioilar zatiez egindako pintxoak. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 67. orr.

Afari-askaria egin zuten indioilar-ogitarteko, opiltxo bigun, trifle eta Eguberrietako pastelaz. buruan kapela luze mehea, indioilar luma bat tente zuena. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 184. orr.

Bud-en indioilar-lepo mehea zeharkatu zuen gero; eta azkenik, begirada hura haren begi ausartetan iltzatu zen lotsarik gabe. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 20. orr.

Indioilar etxalde batean kutsatutako hegaztiak. Berria - Gaiak   2006-03-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus