Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saudade iz portugaldarren edo galegoen herrimina.

Tristura umel batez kutsaturik bezala ibili zen bolada batez, xangrin edo saudade sakon batekin. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 91. orr.

Garai on haien saudadea sentitzen dut. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 122. orr.

Alaba bat ere badu Ana Luisak, ostera, eta San Joan bezpera honetan saudadez beterik da. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 158. orr.

Saudade moduko zerbait da hori, udazkeneko hosto ihartuei behatzean sortzen den sentipena, gauza guztiak beren edertasunean iragankorrak direla eta. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 13. orr.

Zure saudadean murgildu eta harekin gozatzeko. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 18. orr.

Aulki horietan esertzen dira saudadea praktikatzen duten lisboatar ugariak: zerumugari begira egoten dira, norbaiten edo zerbaiten esperoan baleude bezala. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 198. orr.

Halako nostalgia bat, halako saudade bat sentitzen dudala esan dut eta ez da gezurra, baina gauza onak eta txarrak bereizten saiatzea bezalakoa da, ezinezkoa. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 37. orr.

Gai egokia, saudadeak utziko baititu tren honek, eta esan behar dut aukera izan dudala Portugalgo beste poeta handi bat ezagutzeko, Ruy Velo. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 315. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus