Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gezatu, geza(tu), gezatzen da/du ad 1 geza bihurtu, gatza galdu edo kendu.

Zuhaixka hartu eta uretara bota zuen Moisesek, eta ura gezatu egin zen, edateko on bihurtuz. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 177. orr.

Ur mingotsak gezatzeko. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 281. orr.

Gatza gezatzen bada, nola gazi berriz? Herria   2001-01-11

Zerk kentzen dio biziari morboa, eta gezatzen lurreko gatza?; zerk egiten gaitu aingeru? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 25. orr.

Erre hori, egosi hura, ondo gezatu beste hori. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 438. orr.

Oso gutxitan hartzen zituen janari egosiak, eta, onartzen zituenean, errautsez nahasten zituen, garratz bihurtzeko, edo, sarriago, ura botatzen zien gainera, gezatzeko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 886. orr.

Baina aintzira eta padurak ez dira gezatuko, gatzaga izaten jarraituko dute. Elizen arteko biblia   Ez 47,11

2 irud

Ez dut, hala ere, afera orokortuz nire erantzukizuna gezatu nahi. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 115. orr.

Hemen, heriotza urruntasunaren zeremoniez inguratu dugu, solemnitate hotz eta gezatu batez. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 104. orr.

-Pailazo bat ematen dut, ezta? -Anaren bisaiak isurtzen zuen kezka gezatu nahirik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 121. orr.

Gin-tonika edaten zuen -azkar edan ere- eta nik orobat egin nuen, nire pozoi gogokoena edari burbuilatsu horrekin gezatuz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 168. orr.

Neurri jakinik gabeko gogo on noizbaiteko hura hotziltzen eta gezatzen hasten denean. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 170. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Gatz gezatuaren parabola. Elizen arteko biblia   Lk 14,34 tit

Hemen, heriotza urruntasunaren zeremoniez inguratu dugu, solemnitate hotz eta gezatu batez. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ura gezatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus