Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

lehortar iz lehorrean bizi dena; itsasgizona ez dena.

Ontziko denak, eskifaiako nahiz lehortar. Gizonek, lehortar zein itsastar, ingeles ontziaren taxu doitua, haren galaitasun erabatekoa, haren aparailuen berritasuna [...] aipatu zituzten. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 198. orr.

Halako alarau bat aditu zen, erdiragarria, gain-bizkarrean bilduak ginenoi, lehortar nahiz marinel, deabrua agertzekotan zitzaigula pentsarazi ziguna. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 190. orr.

Horretarako baimena eman zuen Armadaren buruak, itsasoko gaietan deus gutxi ei zekien Medina Sidoniako dukeak, askoren ustez lehortar hutsa zenak. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 142. orr.

Hala akuilaturik, lehortarrak kanoietara bildu ziren, eta ontziaren gain-bizkarra libre utzi. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 178. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus