Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marruka 1 adlag marru eginez.

Behi bat ikusi genuen hesitik kanpo, batera eta bestera, bere txahalaren bila eta marruka. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 259. orr.

Ateari uxarka zezena, neskak irazkian ehotzen, mendi urruna ketan, eta marruka idi gorria... Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 251. orr.

Umea marruka ari dela aterako zara parketik. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 68. orr.

Bob Dylan ari da marruka, "Visions of Johanna" kantatzen. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 277. orr.

Nire argia berdetuta abiatu zen Audia, marruka, karrikan barrena. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 88. orr.

Ferekatzen utzi nion, ukitzen, zabaltzen, lauoinka jartzen, marruka nenbilela eta zezen nirea deitzen niola, musukatzen utzi nion, mingaina pixka bat sartzen, [...]. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 94. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Jendea zirika eta barreka zebilen, oihuka emakumeak, zaunka eta larrujoka txakurrak, negar marruka bularreko haurrak. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marruka ari (5); marruka hasi (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus