Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nahaspilatsu izond nahasia, nahaspilaz betea.

Saguzarren aldrak agertu ziren, dozenaka, ehunka agian, ilunabarreko argitan hegaldi nahaspilatsuan. Txillardegi   «Putzu» - 184. orr.

Besoa berriz ere murgildu eta karramarro bat atera zuen zalaparta nahaspilatsuz beteriko konpartimentu batetik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 177. orr.

Ez zen jadanik orro nahaspilatsu bat, kanoikada garbien sail bat baizik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 241. orr.

Bere filosofiaren labirinto nahaspilatsuetan galduta. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 53. orr.

Hauteskunde nahaspilatsuak dira datozen hauek, aurrekoak eta haien aurrekoak baino areago agian. Jokin Urain   «Errotarria» - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus