Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marrumaka adlag marruma eginez. ik marruma 4.

Leihoa itxi zuen zezenen marruma entzutean. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 142. orr.

Behi bat entzuten du, marrumaka ari, beti idekia atxikitzen duen ganberako leihotik. Herria   2003-03-20

Behiek Bet-Xemexerako bidetik jo zuten zuzen-zuzen; aurrera zihoazen bidez bide, marrumaka, ez ezkerrera, ez eskuinera saihestu gabe. Elizen arteko biblia   1 Sm 6,12

Lehoikumeak gordelekutik marruma egiten ote du, ezer harrapatu ez badu? Elizen arteko biblia   Am 3,4

Gau eta egun hilobi artean eta mendirik mendi ibili ohi zen etengabe, marrumaka eta bere burua harriz joka. Elizen arteko biblia   Mk 5,5

Minez eta errabiaz marrumaka, lurrunezko laino baten erdian urtuz zihoan munstroa, sufrezko sunda inguruetara hedatuz. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 113. orr.

Atera zitzakon Boloki-ko iturrian gatu itsusi bat marrumaka. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 165. orr.

Anartean, ezkerraldean marrumaka dabiltza, eta zer hixtuan, gobernuak, alegia-eta deusez, aldaketa hori, dena jukutria, aberatsenen alde egiten duela eta ez batere jende xehearen onetan Herria   2005-09-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marrumaka ari (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus