Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

induljentzia (orobat indulgentzia g.er.) 1 iz bekatuen zigorraren barkamena.

Kontatu zidan nola Leon X. aita sainduak Tetzel monjea igorri zuen Alemaniarat indulgentzien saltzeko. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 95. orr.

Hartzen ditut agintarien gomendiotzat gurutzada-buldak eta beste induljentziak. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 57. orr.

Ea Gurutzadako buldan ematen diren induljentzien eta ordaintzen diren grazien artean izan behar ote den araberako neurririk. erraten dut gure delako bulda ematen ahal dela hain zuzen adieraziz eta finkatuz zer-nolako amoina eman behar den induljentzien irabazteko. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 183. orr.

Indulgentziak irabazten ahaleginak egiten dituzte. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 91. orr.

Lekuko apezpikuak edo bi kalonjek induljentziak iragartzea eta haiek berek amoinak biltzea. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 187. orr.

Irakurri berriak nituela Lutherok indulgentzien kontra skribatu zituen 95 tesiak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 630. orr.

2 barkaberatasuna; barkaberatasunezko barkamena.

Izan ezazu, mesedez, induljentzia. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 24. orr.

Emakume hark bere gain hartu zuen egiten ari zenaren ondorioa, horrexegatik eskatu zion induljentzia senarrari. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus