Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

noumeno iz arrazoimenak pentsaturiko gauza.

Oro harrezko objektu oro fenomenoetan eta noumenoetan ezberdintzeko oinarriaz. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 123. orr.

Noumenoaz gure sentsuzko begiespenaren objektua ez den gauza bat ulertzen badugu, gure begiespen-eraz abstraitzen dugun heinean, orduan hau noumenoa da adiera negatiboan. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 126. orr.

Kategoriak agerpen gisa kontsideratzen ez diren objektuei aplikatu nahi badizkiegu, orduan sentsuzkoa ez den beste begiespena jarri beharko genuke oinarrian, eta hainbestez, objektua noumenoa litzateke esanahi positiboan. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 126. orr.

Noumenoa zail samarra da harrapatzen; arrazoituz baizik ez daiteke atzeman... eta hori fenomeno bat da, izan ere. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 208. orr.

Bestalde, herriaren izpiritua eta haren adierazpen kulturalak, noumenoa eta fenomenoa edo gauza berbaitan eta haren agerketak bezala begiesten bada, erromantizismo edo idealismorik baino gehiago, filosofia bat beste gabe txarra da dagoena. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus